Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abuztuak 22, Ostirala

Harpidetu zaitez!

joxe juan ugalde ð- Kazetaria

«Irakasleek irratigintzan erabiliko dituzten oinarrizko orientabideak dira»

Hezkuntza

'Irratia Eskolan' liburua argitaratu du Joxe Juan Ugalde kazetariak eta ikastetxeetan banatuko dute aurki

lorea muguruza

Irratigintzan 17 urte egin ondoren, eskarmentu handia du Joxe Juan Ugalde kazetariak (Lezo, 1960). Eskarmentu hori oinarri hartuta Irratia Eskolan liburua argitaratu berri du Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Ulibarri programaren baitan ikusi du argia irratigintzari buruzko liburuak.

Nolatan egin duzu 'Irratia eskolan' liburua?

Hezkuntza Sailaren barruan Nolega deitzen den programa bat dago, hizkuntz normalizaziorako programa bat da. Horren barruan, ahozkotasuna indartzeko programa bat dago eta urtetan bertako epaimahaikide izan naiz. Epaimahaikideon lana, ontzat ematea da: eskolek lan batzuk aurkezten dituzte ahozkotasuna indartzeko, eta guk onartzen ditugu edo ez. Eta hor hasi zen liburua argitaratzeko ideia. Lukas Dorronsorok antzerkiaren arloa jorratzen du, eta urtero eskoletan egiten diren lanekin liburu bat argitaratzen du. Arlo horretan interesa zuten ahozkotasunari buruz zerbait idatz zedin, eta guri proposatu ziguten.

Mintegi bat egin zenuen eta hango materiala erabili zenuen oinarri gisa, ezta?

Irungo Berritzegunetik deitu zidaten irratigintzari buruzko mintegi bat egingo ote nuen galdezka. Orduan, prestatzen hasi nintzen, eta gero hura garatu dut. Bi alde aurkezten ditut liburuan: alde teorikoa eta praktikoa. Gero Jaurlaritzara eraman nuen eta argitaratu egin zuten.

Zer azaltzen duzu liburuan?

Irakasleentzako liburua da eta, esan bezala, alde teorikoa du, baita praktikoa ere. Teoria zurrunagoa da eta praktikan ariketak topa daitezke. Irratiko generoak ere azaltzen ditut.

Zein ikasle motari zuzenduta dago?

Berez ikasle guztientzako egina dago, baina batez ere lehen hezkuntzakoentzat. Irakasleek erabiliko dituzten oinarrizko orientabideak dira. Irratian orri zuri batetik hasten zara. Orri zuri hori nola osatu eta zein forma eman azaltzen da.

Orri zuri hori nola bete daiteke?

Ikaragarrizko hitzaldi astunarekin edo entzuteko modu atseginean bete daiteke. Hamazazpi urte daramatzat irratian lanean eta bertako eskarmentua liburura ekarri dut. Irratigintzaren argazki gaztetua egiten saiatu naiz liburuan.

Beraz, liburua irakurrita irratsaioak egin daitezke?

Ez. Hau ez da liburu magikoa. Irakurri eta berehala ez da ikasten irratigintza egiten. Irratigintzara hurbildu egiten du irakaslea. Liburuaren mezua irratigintza erraza dela da.

Irratigintzan murgiltzeko bidea egin duzula, alegia.

Bai. Irakasleak hurbildu egiten ditugu irratigintzara. Horrez gain, irratigintzan badaude genero jakin batzuk, eta hori guztia jada mamitua dute eskoletan. Egunero egiten dituzte albistegiak edo programak... Kasu horietan liburu honek esango die, beti berdina egitea aspergarria dela. Asko eta asko ez dira horretaz jabetu: irrati arduradun asko dago, haurrak aldatzen dituen arren, egitura berdina erabiltzen ari dena, edo berdina esaten ari dena, eta horrek aspertu egiten du.

Irratigintzaren inguruko zenbat eskaera egin dizkizuete Jaurlaritzan?

Hirurehunetik gora. Horrek esan nahi du Euskal Herrian, 300 irrati baino gehiago daudela eskoletan. Batzuk aspaldi hasi ziren, beste batzuk orain hasiko dira, eta liburu honekin argibide batzuk jasoko dituzte.

Noiz izango da 'Irratia eskolan' liburua ikastetxeetan?

Orain gutxi argitaratu dute, beraz, aurki hasiko dira banatze ikastetxe gehienetan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa