
Asteartero, hondakin arriskutsuak biltzen ditu San Markoseko Mankomunitateak Doneztebe plazan; Udalak «kudeaketa iraunkorraren aldeko apustua» egin nahi du.
Kamioi iraunkorra
goiatz labandibar
Sukaldeko olioa, garbiketarako produktu kimikoak, etxetresna elektriko txikiak, aerosol toxikoak, lanparak, termometroak, informatikako materiala, bateriak, argazkilaritza materiala, erradiografiak, CDak, DVDak... hondakin arriskutsuak dira.
San Markoseko Mankomunitateak astean behin, gutxienez, jartzen du hauek guztiak eta beste hainbathondakin biltzeko kamioia herrian: Doneztebe plazan edota herriko bi merkatalgune handietan. Ecogras enpresan kudeatzen du bilketa.
Susana Abril da hondakin hauek biltzen aritzen den langilea. «Oiartzuarrek badute ohitura hondakinak birziklatzeko, jende asko etortzen da kamioian gauzak uztera».
Hondakinen sailkapena
Berak, herritarrek ekartzen dizkioten hondakinak kontu handiz sailkatzen ditu: olio zikina propio prestatutako ontzi berezietan, telefono mugikorrak eta ordenadorearen saguak batera, kableak beste toki batean...
«Jendeak gehien ekartzen duena olioa da», azaldu du Abrilek, «eta tresna elektrikoak ere dezente ekartzen dituzte».
Udalaren apustua
Udalak ere «hondakinen kudeaketa iraunkorraren aldeko apustua» egin duela azpimarratu du.
Udalbatzarrean onartu zuen, besteak beste, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan konpostarako makina bana jartzea.
Udalaren apustua «atez ateko bilketa eta konposta» direla azpimarratu dute. Horretarako, «alderdi guztien adostasuna garrantzitsua» dela ere azpimarratu dute.
Orain, ahalegin berezia egin nahi dute herritarrak ere kontzientzia hartzeko.
628.000 kilo hondakin gutxiago San Markora
Udalak berak eman ditu Oiartzunen sortzen diren hondakin kopuruen berri: iaz, San Markoseko Mankomunitatera 3.667.060 kilo hondakin eraman ziren herritik. Honek esan nahi du hileko, batez beste, 305.588 kilo hondakin bidali zirela.
Datu horiek baieztatzen dute 2006koarekin alderatuz, iaz 628.000 kilo hondakin gutxiago eraman zirela San Markora Oiartzundik. Hileko, batez beste, 50.000 kilo gutxiago.
«Prebentzioa hobea»
Hondakin arriskutsuak biltzeko kamioira etxetik, likidoak eta solidoak bereizita eraman behar direla ere azaldu du Udalak.
Udalak azaldu du hondakin hauek «behar den moduan kudeatzen» direla. «Zabortegietako zabor kopurua jaisten da eta birziklatuz, lehengaiak aurrezten dira». Horrez gain, bildutako olioa biodiesela egiteko erabiltzen dute.
Udalak «prebentzioa hobea» dela zehaztu du. Horregatik, hainbat aholku eman dituzte: produktu berrerabilgarriak erabiltzea, kontsumo txikiko fluoreszenteak erabiltzea, osagai naturalekin egindako garbikariak erabiltzea...
Epez kanpo dauden sendagaiak eta elektro tresna zaharrak ere birzikla daitezkeela gogora ekarri dute.
bildutako olioa
hondakin bilketa
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Bazkaria
Lezo, Txitxardinbeltza jatetxean - 2008-10-10
Bertsolaritza
Xenpelar Bertso Eskolak ikasturte berriaren hasiera
ERRENTERIA-ORERETA, - 2008-10-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.