Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

'Force 17' ontzia hondoratu egin da kaian, desegiteko tokiz aldatzean

Gizartea

Herenegun lekualdatu zuten ontzia, desegiteko, eta aurretik 400 litro erregai hustu zituztela esan du Portuak

olatz mitxelena

Force 17 ontzia hondoratu egin da. Trintxerpeko kaian zazpi urtetik gora abandonatua egon eta gero, Erlojuko kaiara eraman zuten herenegun, desegiteko. Atzo goizean, baina, hondoratuta ikus zitekeen ontzia.

Portuko zuzendari Goio Irigoienek azaldu duenez, «herritarrei ahalik eta traba gutxien eragin asmoz» lekualdatu zuten ontzia, desegiteko. Ontziak kroskoan zulorik ez zuela eman du aditzera Irigoienek, eta lekualdatu aurretik ontziaren barrutik 400 litro erregai atera zituztela jakinarazi du. «Horregatik ez dago kutsadura arriskurik», baieztatu du Irigoienek.

Ontzia, baina, urtetan abandonatua egon eta gero, oso egoera kaskarrean zegoen, eta dirudienez, Erlojuko kaian lotzean ontziaren kroskoa kolpatu eta zuloa ireki da. Horrek eragin omen du ontziak hondoa jotzea.

Zer egin aztertzen

Atzo, adituek, egun osoa eman zuten ontziaren inguruan lanean. Irigoienek azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen: «Ontzia garabien laguntzaz lehorrera atera eta bertan desegin, edo ontzia bi zatitan puskatu eta hondoak jo duen tokian bertan txikitu».

Edonola eginda ere, ez da lan erraza izango, ontziak 500 tona inguru pisatzen baititu. Lehorrera atera ahal izateko bi garabi berezi behar izateaz gain, kate handi batzuk pasatu beharko dituzte ontziaren azpitik. Urpekariek lan hori nola egin daitekeen aztertuko dutela jakinarazi du Irigoienek.

Edonola ere, «gutxienez datozen hamar egunetan» ontziak bertan jarraituko duela esan du Portuko zuzendariak, eta gertaerak, seguruenik, herritar askoren arreta bereganatuko du, hondoratu den tokian sakonera handirik ez dagoenez, ontzia begi bistan dagoelako.

Badia Egunean, ekarpenak jasotzeko gunea

Force 17 ontzia, portuko jardueraren gainbeheraren ikur izan da askorentzat. Horregatik, akaso, Force 17a Badia Eguna antolatu zuen Hiria Kolektiboarentzako topagune izan zen lehengo azaroaren 16an. Hiria Kolektiboak Pasaiaren biziberritzerako ekarpenak bildu zituen Badia Egunean eta Force ontzian bertan jarri zuten hitzordua deialdira bildutako herritarrekin eta elkarteekin.

Konpontzeko ekarri eta bertan utzi

Konpontzera ekarri zuten Force 17a Pasaiako portura, 2000. urteko abenduan. Ondoren, ordea, ontziaren jabeek konpontzeko nahikoa dirurik ez zutela argudiatuta bertan utzi zuten. Egun, Espainiako Estatuarena da ontzia, eta bere aginduz atera zuen enkantera Portuko Agintaritzak. Enkanterako deialdi publikoa iazko abenduaren 13ko administrazio kontseiluan hitzartu zuen Portuak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa