Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Oinbus ekimena martxan jarriko dute, ikastetxeetara oinez joatea sustatzeko

Hezkuntza

Datorren astean Altzibartik eta Ugaldetxotik ikasleak elkarrekin oinez joateko ordutegiak jarri dituzte

goiatz labandibar

Datorren astean, hilaren 12tik 16ra, autobusez beharrean, oinbusez joango dira ikasleak ikastetxeetara. Hau da, autobusa hartu beharrean, oinezko taldeetan joango dira ikastetxeetara.

Udalak azaldu duenez, helburu nagusia «segurtasunez eta ahalik ea modu iraunkorrenean ikastetxera oinez joateko ohitura berreskuratzea da».

Bi Oinbus izango dira: bata Altzibartik aterako da eta bestea Ugaldetxotik.

Ikastetxe inguruak, itxita

Oinbus ekimenak irauten duen bitartean, 08:00etatik 09:15era itxita egongo dira Haurtzaro eta Elizalde inguruak.

Guztira, 1.500 bat ikasle biltzen dira ordu horietan ikastetxeen sarreretan. Ekimenak, honela, bigarren helburua beteko du: «Auto pilaketa izugarria izaten den garai hori arintzea», azaldu du Udalak.

Mendi Enara Elkartea arduratuko da dena antolatzeaz. Bertako langilea da Oneka Zapirain: «Beste herri batzuetan antzeko ekimenak egin izan dituzte, baina guk Altzako eredua hartu dugu».

Altzan duela hainbat urte hasi ziren ekimena egiten, eta oraindik jarraitzen dute. «Emaitzekin pozik daude».

Gurasoen laguntza

Oinbusak martxan jartzeko, ikastetxeetako gurasoen laguntza ere beharrezkoa da.

Ikastetxeetako idazkaritzetan eman dezakete izena ikasleei oinbusean laguntzeko prest dauden gurasoek. Oinbusean parte hartuko duten ikasleek ere izena eman behar dute.

Ugaldetxo eta Altzibar

Oinbusa bi auzotatik bakarrik egingo dute. «Karrika, Ergoien, Gurutze... bezalako auzoetatik ikastetxeetarako bidea oraindik ez da segurua, askotan espaloiak falta direlako; eta denbora ere gehiago beharko lukete iristeko» kontatu du Zapirainek. «Baina Altzibartik eta Ugaldetxotik ekimena egin litekeela iruditzen zaigu».

Goizez egingo dute Oinbusaren ekimena, «arratsaldeetan zailagoa baita, ikasle askok eskolaz kanpoko jarduerak egiten dituztelako».

Ezohiko udalbatzarra

Oinbus ekimena Eskola Agendaren baitan kokatuta dago. Udalak eta herriko bi ikastetxeek elkarlanean urtero lantzen dute ingurumenaren inguruko gairen bat eta aurten, mugikortasuna izan da.

Horrez gain, hilaren 23an mugikortasunaren inguruko eskaera zehatzak eramango dizkiete Haurtzaro eta Elizaldeko ikasleek udal ordezkariei. Horregatik, ez ohiko batzarraldi bat egingo dute.

Herriko hainbat komertzioren laguntza ere jaso du Oinbus ekimenak.

 

oinbusak



Haurtzaro Ikastolara. 08:30erako ikastolara heltzeko, Altzibartik 08:10ean abiatuko dira Kaleberritik eta Elorsoro kiroldegira helduko dira 08:20an. Ugaldetxotik 08:00etan abiatuko dira Txaraganainen. Lau geltoki izango dituzte ikastolarako bidean.

Elizalde eskolara. 09:00etarako eskolara heltzeko, Altzibartik 08:40an abiatuko dira Kaleberritik eta Aldapa Goikoan eta Elorsoro kiroldegian izango dituzte geltokia 08:45ean eta 08:50ean. Ugaldetxotik 08:45ean abiatuko dira Sibeluts kaletik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa