Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Ziriza berplanteatzea, eta Lezo-Donibane saihesbidea, Aldundiaren asmoen artean

Azpiegiturak

Trintxerpeko etxearen inguruan «erabakiak hartu» behar direla esan du Arantza Tapiak

urko etxebeste

Trintxerpeko Ziriza Etxearen inguruan «erabakiak hartu» behar direla esan du Arantza Tapia Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolamendu diputatuak, «azpiegitura horrek La Herrerako planeamendu orokorrean izan behar duen tokia zehazteko». Hein berean, Donibaneko Nabalaldeara kamioien joan-etorria handia izango delako, «eta lezoarren bizi-kalitatea hobetzeko», Lezo eta Donibane, portuaren gainetik joango den saihesbidearekin errepidez lotzeko asmoa agertu du Tapiak.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan atzo goizean eginiko agerraldian eman zituen azalpen hauek Arantza Tapiak. Zirizaren inguruan, «La Herreraren antolamendua bere osotasunean» aztertu behar dela iradoki zuen Lurralde Antolamendu diputatuak, eta zonalde hartan egin beharreko antolamenduan kultur azpiegituren beharra azpimarratu bazuen ere, Ziriza ren inguruan «dagoen tokiagatik, zalantzak ditugu», esan zuen: «Pasaiako Udalarekin hitz egin behar dugu, eta erabaki bat hartu». La Herreraren hirigintza-ordenazioa Pasaiako Udalari dagokiola onartu zuen Tapiak.

Aukera ezberdinak

Erabaki hori hartzeko, hainbat eskenatoki aurreikusi zituen atzo Tapiak: «Ziriza berritzea, 2007ko martxoan Pasaiako Udalarekin sinatutako hitzarmenaren harira, eta aurrerago La Herrerako planeamendu orokorrean zein toki duen hausnartu; edo Ziriza bota, ondoren kultur ekipamendu bat egiteko». Ziriza Etxea, «sukalde erdian dagoen zutabe batekin» alderatu zuen Tapiak.

Gai horrekin, Lore Suarez PSE-EEko ordezkariak gogora ekarri zuen, Zirizan egin beharreko lanak egiten ez badira, Urban iturrietako dirua galduko dela. Aldi berean, EB-Berdeko Arantza Gonzalez Zirizaren inguruko Aldundiaren «kriterio aldaketarekin» ez zen ados agertu, eta Pasaiak kultur azpiegitura hori behar duela aldarrikatu zuen, «bizitza kulturala handia delako».

Termikaz

PPko ordezkari Juan Carlos Canok galdera egin zion Arantza Tapiari Donibaneko zentral termikoaren «jardueraren inguruko berririk» ote dagoen galdetzeko. «2022ra arte du kontzesioa Iberdrolak. Egun, Gipuzkoak behar duen energia elektrikoaren %30a sortzen du Donibaneko zentral termikoak. Egia da ez dagoela toki egokian, baina ezin dugu energia arloan beste herrialdeen menpe egon. Beharrezkoa da zentralak sortzen duen energia», erantzun zion Tapiak. 2015ean kutsadura neurriak zeintzuk diren «berraztertu beharko dela» gaineratu zuen Tapiak, eta «energia garbien aldeko apustua» egiten ari direla.

Pasaiako Udalarekin harremana

PPko Juan Carlos Canok, Tapiak Pasaiako Udalarekin duen harremana zein den jakin nahi izan zuen. «Egia da desadostasunak ditugula. Baina gure bidea adostasunaren bidea da. Bihar bertan [gaur] bilera bat dut Pasaiako alkatearekin», erantzun zion Tapiak.

 

Kanpo kaiaren egitasmoaz alderdiek beren jarrerak berretsi dituzte

Azpiegiturak

ðð

Arantza Tapiak Portuarekin adostutako hitzarmenaren inguruko azalpenak eman zituen atzo

u. etxebeste



PP, EB-Berdeak eta Aralar alderdietako ordezkarien eskariz, kanpo kaiaren egitasmorako sarbideen proiektua lantzeko Aldundiak eta Pasaiako Portuak hitzartutako akordioaren azalpenak eman zituen Arantza Tapiak atzo. Tapiak azaldu zuenez, «Aldundiari dagokio kanpo kaiaren sarbideen egitasmoa egitea, Aldundiarena delako errepideen eskumena. Hau eginda, portuak abian duen Plan Zuzentzailean txertatuko litzateke sarbideen egitasmoa».

Alta, kanpo kaia egiteko egitasmo guztiak bilduko dituen Plan Zuzentzailean sarbideen egitasmoa txertatuta, «ingurumen azterketa bakarra, eta orokorra» egingo dela ziurtatu zuen Tapiak. Gainera, «kanpo kaia egitea Pasaiako badiaren biziberritze integrala eman dadin beharrezkoa» dela berretsi zuen Lurralde Antolamendu diputatuak, eta kanpo kaia eraikitzeak «lanpostu berriak, eta aukera ekonomiko berriak» sortuko dituela azpimarratu.

Aralarreko Rebeka Uberak «kanpo kaia soberan» dagoela esateaz gain, hitzarmen horren datu gehiago bidaltzeko eskatu zion Tapiari. PPko Juan Carlos Canok, ordea, «kanpo kaiaren ingurumen eraginak aztertzeko batzar berezia» eskatu zuen, eta PSE-EEko Felix Asensio pozik agertu zen «erakundeen aldetik bultzada ematen ari direlako» kanpo kaiaren alde: «Birgaitze osoaren alde gaude, eta horretarako kanpo kaia egitea beharrezkoa da», esan zuen Asensiok.

EAko Juan Ignacio Galdosek esan zuen «birgaitzearen alde eman beharreko pausoak bultzatuko» dituztela, «baina ingurumen irizpideak oso kontuan» hartu behar direla gaineratu. Eta EAJko Maribel Bakero bat etorri zen kanpo kaia egitearekin, «Gipuzkoarentzat onuragarria izango delako». Azkenik, EB-Berdeak koalizioko Arantza Gonzalezek esan zuen Pasaia biziberritzeko ez dela «beharrezkoa» kanpo kaia, «egungoa egokitu besterik ez da egin behar, jarduerak uztartuz».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

1953an jaiotakoen bazkaria
ERRENTERIA-ORERETA, Lezoko Etxeberri jatetxean - 2008-10-30

Hitzaldia

Hiesari buruzko hitzaldia
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusia - 2008-11-19

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa