Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

«Irtenbideak badaude eta horiek bilatzea da gure helburua»

Trintxerpe

Bizilagunek beharrezkotzat jotzen dituzten ekimen legalak martxan jarriko dituztela ohartarazi dute

olatz mitxelena

Trintxerpeko maisu-maistren etxeetan bizi direnek «beste bizitoki baterako beren eskubidea bermatu bitartean beharrezkotzat jotzen dituzten ekimen legalak abian» jarriko dituztela esan zuten atzo eguerdian Alkateordetzan eman zuten prentsaurrekoan.

Aipatu etxebizitzetan hamabi familia bizi direla esan zuten bizilagunek, eta guztiak «kale gorrian» utzi nahi dituztela. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak uztailaren 21erako aurreikusi du etxeak eraistea, ondoren, orube berean Karmengo Ama Ikastetxerako Haur Hezkuntzarako eraikin berria eraikitzeko. Ondorioz, litekeena da epe laburrean han bizi diren pertsonek etxeak utzi behar izatea.

Prentsaurrekoan Udaleko gobernu taldeak eta Eusko Jaurlaritzak beraiekiko izaten ari diren «jarrera» deitoratu zuten. «Gutxietsi» egin dituztela salatu dute, eta «irtenbideak bilatzeko egin dituzten eskaerei muzin egin» dietela. Eusko Jaurlaritzarekin biltzeko egin dituzten saiakera guztiak antzuak izan direla jakinarazi zuten.

Beren ustez, «eskolaren handitzeak ez du talka egin behar etxebizitza eskubidearekin». Diotenez, «irtenbideak badaude eta horiek bilatzea da helburua».

Aseginolazaren garaitik

Maisu-maistren etxeetan badira familiak 20tik gora urte dituztenak han bizitzen. Lehenbizikoak orain dela 26 urte sartu ziren han bizitzera, Eduardo Aseginolaza alkate zen garaian, Udalaren oniritziarekin.

1987. urtetik aurrera, jende gaztea etxeak okupatzen hasi zela azaldu zuten, eta hogei urtetan zehar, Udalak egoeraren berri izan duela jakinarazi. Hasieran, erroldatzen uzten zieten bizitzera sartzen zirenei. Azken urtetan, ordea, ukatu egin diete erroldatzea, eta jokabidea hau «erabat arbitrariotzat» jo dute bizilagunek.

Kaltetutakoek bizilagun elkartea eratu berri dute, eta abokatuekin ari dira lanean «beharrezkotzat jotzen dituzten ekimen legal guztiak abiarazteko». Diotenez, legeak, beste bizitoki baterako eskubidea aitortzen die.

«Udala politika soziala egiteko aukera ona galtzen ari da»

Bizilagunen arabera, «Udala politika soziala egiteko aukera oso ona galtzen ari da», eta EAE-ANVri huteskunde programan esandakoak gogorarazi zizkieten. Hala ere, arazoa ez dutela politizatu nahi esan zuten eta, zentzu horretan, eta gobernu taldeak lehengo astelehenean gaiari buruz esan zituenei erantzunez, «EAE-ANVren kontra baino, alderdi horrek hartu duen jokabide zehatz bat salatu» nahi dutela argitu zuten. «Esaterako, azkeneko udalbatzarrean gure etxeen eraisteari buruzkoak ez zizkiguten jakinarazi, eta horri onartezina deritzogu», esan zuten. EAE-ANVk «gezurretan aritzea» leporatzen die.

Egoerak alderatu

Kaltetutako bizilagunek «okupazioa zilegitzat jo» zuten, eta beren egoera eskualdeko beste hainbat kasuekin alderatu zuten. Azaldu zutenez, Errenteria-Oreretako Gabierrotako etxe okupatuaren kasuan, bertan bizi direnak«legezko okupatzaile» gisa onartu ditu Udalak, eta une hauetan negoziatzen ari direla azaldu zuten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21

Musika

Kontzertua
OIARTZUN, Iurritan - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa