
Lore ornamentalen eta landareen bigarren azoka egingo da gaur
Gizartea
Euskal Herriko zortzi landare eta lore ekoizle onentsuenak elkartuko dira herrian, 144 metro koadroko azokan
Alain maya
Geranioak, begoniak, petuniak, alegriak... udaberriko giro koloretsua hartuko du gaur herriak Lore ornamentalen eta landareeen bigarren azoka dela eta. Azoka Behemendi Elkarteak antolatu du Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Antolatzaileen hitzetan ekimen honen helburua «baserriko produktuen salmenta sustatzea da».
Iazko lehen aldiak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere azoka herrira ekartzea pentsatu dute Behemendik eta Udalak.
09:00etan zabalduko da azoka, eta 14:00ak arte egongo da zabalik. Xabier Olaskoaga plazan egongo dira sektoreko Gipuzkoako ekoizle onenen salmenta postuak. Aurten, berrikuntza bezala Bizkaiko baserritar bat ere etorriko da bere landare eta loreekin. Guztira 144 metro koadro lore izango dira ikusgai.
Euskal Herriko zazpi herritako zortzi baserritarrek ipiniko dituzte euren lore eta landareak salgai eta ikusgai: Errenteria-Oreretako Landarbaso Haztegia, Oiartzungo Zunoiar, Astigarragako Lizardi, Hondarribiako Endanea, Irungo Irun Bonsai, Usurbilgo Urtinea eta Aranburu, eta aurten lehenengoz, Bizkaiko Aloe Vera.
Bi motatako loreak
Bi motatako lore eta landareak aurkitzeko aukera izango da: barneko landareak eta kanpokoak. Lehen multzoan, geranioak, begoniak, petuniak, alegriak, udaberri-loreak edo buogainvilleak izango dira, besteak beste. Kanpo landaretan, berriz, ficusak, iratzeak, krotoiak, esparrago-landareak, chamaedoreak, diruaren loreak edo erika bezalakoak izango dira ikusgai. Horrez gain, moztutako loreak, landareen deribatuekin egindako produktuak, zuhaitzak, bertako zuhaixkak, bonsaiak, eta abar ere izango dira azokan.
Behemendi Elkartea nekazal produktuen inguruko azokak 2002 urtean hasi zen antolatzen. Herrian, ordea, 2004ra arte, Errenteriako Udalarekin elkarlanean hasi zen arte, ez zen herrira heldu azoka. Hiru urtez herri mailako azoka antolatu zen, eta iaz sortu zen Lore ornamentalen eta landareen azoka.
Nekazal azoken krisialdia
Baserriko produktuen azokak «krisialdian» daudela uste du Joseba Etxarte Udaleko ingurugiro ordezkariak. Arrazoiak «lehen sektorearen krisialdia eta kontsumitzaileen erosteko ohiturak aldatu direla dira». Azoka hauek baserriko produktuen salmententzako «beharrezkotzat» jo ditu Etxartek. «Produktuak saltzeko aukera ona izateaz gain, erakusleiho itzela da baserritarrentzat», gaineratu du.
parte-hartzaileak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Ibilaldia
OARSOALDEA, Doneztebe plazan - 2008-09-10
deialdiak
Inude eta artzainen desfileko danborradaren entsegua
Lezo, Herri Eskolan - 2008-09-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.