
Bihar arte, etenik ez
Jaiak
Atzo hasi eta bihar arte hamaika ekimenez gozatzeko aukera izango dute lezoarrek Mendekoste festetan
lorea muguruza
Atzoko eguraldi iluna ez zen oztopo izan Oihane Rodriguezek, Andoni Erkiziak, Maddi Fachadok eta Xabier Salaberriak txupina bota zezaten udaletxeko balkoitik Mendekoste jaiei hasiera alaia emateko. Baina ez ziren txupina botatzen bakarrak izan: Zabarre piratarekin batera alkate txikiak ere joan ziren ontzian, eta Zabarrek ere txupina bota zuen.
Ohiko ikurrinaren igoera eta Murixka Dantza Taldeko txikienen dantza egin eta gero, ordea, etorri zen unerik politenetako bat: buruhandi eta erraldoien irteeraren atzetik, Zabarre piratarekin batera herriko kaleetan barrena ibili ziren herritarrak. Pasaiako Albaola Elkarteak utzitako itsasontzian ibili zen Zabarre pirata zaharra, eta iaz egin bezala, aurten ere jai zoriontsuak opatu zizkien herritarrei. Haur asko eta asko beren gurasoekin batera buruan zapia jarri eta pirataren atzetik ibili ziren jaien hasiera ospatzen.
Gaur, egun garrantzitsua
Atzo hasi eta bihar arte iraungo dute maiatzeko jaiak bezala ezagunak diren Mendekoste jaiek. Gaur, ordea, egun garrantzitsuena izango da, izan ere, askotariko ekimenak izango baitira eta adin guztietako jendeak parte har dezan pentsatuak. IV. Herribira lasterketa, idi proba, X. Sagardo Eguna, afari pirata, Larrain dantza..., nahi adina ekintza, herritar guztiek gozatzeko.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Auzoko bilera
OIARTZUN, Ugaldetxoko eskoletan - 2008-09-07
deialdiak
Inude eta artzainen desfileko danborradarren entsegua
Lezo, Herri eskolan - 2008-09-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.