
Eskolatik Kalera egitasmoaren XII. Jaia egin zen atzo San Pedron. Haurrek, gurasoen ezinbesteko laguntzarekin, euskara eskolatik kanpo osasuntsu eta indartsu dagoela erakutsi zuten.
Haurren festa euskalduna
urko etxebeste
Atzo, San Pedron, euskarak, eskola orduetatik kanpo tokia duela argi eta garbi gelditu zen. Izan ere, Pasaiako hainbat talde eta elkarte ezberdinek duela hamabi urtetik eskola orduetatik kanpo antolatzen dituzten jardueretako hizkuntza euskara izatea erabaki dutelako. Eta atzo San Pedron egindako jaian, hori guztia erakutsi zuten kantatzen, jolasean, bertsotan, edo tailerretan. Eskolatik Kalera egitasmoaren XII. Jaia aurrera eraman zuten atzo San Pedron.
Goizean, aterki horiak, berdeak, beltz asko, marradunak, eta Laurak Bat-ek utzitako baten bat bildu ziren San Pedroko frontoian.Aterkien azpian, pasaitarrak, txubaskero urdin, gorri edo moreekin. Goiza euritsu hasi baitzen eskola orduz kanpo euskara sustatzeko jaian. Dena dela, parte-hartzaileak, ez ziren kikildu, eta azken asteetan entseatutako ikuskizunak taularatu zituzten, lotsarik gabe, pozik.
Haurrak, nagusiekin
«Ama, noiz da gure txanda?» galdetu zion San Pedroko frontoian jarri zuten eskenatoki ondoan semeak amari. «Ba ez dakit, maitia. Aitorren amarekin hitz egingo dut, ea zerbait dakien», erantzun zion amak. Baina Aitorren ama bilatzeko buruhauste dezente izan zuen jakinminez betetako haurraren amak, oholtzarem inguru guztia jendez lepo zegoelako. «Lasai egon, oraindik ez zaretela aterako», asmatu zuen esaten amak. Haurrarentzat erantzuna ez zen balekoa izan, «joe!» esan zuelako.
Haurren festa izateaz gain, nagusien festa ere badelako Eskolatik Kalera jaia. Eta atzo, argazki-kamera digitalen erresuma bihurtu zen San Pedro, guraso guztiek beren seme-alaben argazkiaren bila joan zirelako.
Egun osoko jaia
Goizean Pasaiako ikastetxeetako haurren musika, dantza eta kantu ikuskizunak nagusi izan baziren ere, arratsaldean, tailerrak, graffitiak, edo bertsolaritza izan ziren egunaren ardatz. Urte osoko lana, ordu batzutan bildua.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
entrenamendu hasiera
ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08
deialdiak
Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak
PASAIA, Donibanen - 2008-04-01
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.