Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko urriak 14, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Mikel Odriozola bosgarren sailkatu da Munduko Txapelketan

Atletismoa

Errusian jokatu zen 50 kilometroko proban lortutako postuari esker Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du

Alain maya

Mikel Odriozola bosgarren izan zen herenegun jokatu zen 50 kilometro ibilketako Munduko Txapelketan. Lan bikain horri esker, errenteriarrak Pekingo Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du.

Cheboksaryn (Errusia) jokatu zen proban etxeko atletak izan ziren onenak. Erakustaldia eman zuten, lehen bi postuetan sailkatuta. Denis Nizhegorodovek, gainera, munduko errekor berria ezarri zuen, 3 ordu 34 minutu eta 14 segundoko denborarekin. Odriozolak, berriz, 3 ordu 47 minutu eta 30 segundoko behar izan zituen 50 kilometroak osatzeko.

«Postu bikaina da, eta Olinpiar Jokoetarako txartela eman dit», azaldu zuen amaieran Odriozolak, baina ez zen guztiz gustura. «Ez ditut sentsazio onak izan», gaineratu zuen.Horrez gain, podiumean sartzean ia ezinezkoa zela azaldu zuen. «Errusiarrak maila ikaragarrian daude; sasoiko daude. Ikusiko dugu Pekinen nola dauden».

Odriozola, ausart

Proba hasieratik Alex Schwazer italiarrak eta Odriozolak bera tropeletik aurrera egin zuten. Lehen bost kilometroak 22:28an egin zituen errenteriarrak, eta italiarrak ezin izan zion erritmoari eutsi. Atzetik errusiarrak erritmoa bizitzen hasi ziren. Odriozolak, ordea, bere erritmoari eutsi zion, amaieran bete ez zedin, eta errusiarrek EATko atletarekin bat egin zuten. 10. kilometroak lau errusiarrek erasoa jo zuten, eta errenteriarrak ezin izan zuen erantzun. Errusiarrak txapelketaren bila zihoazen zuzen-zuzenean, eta Odriozola zortzigarren zen. Indarrak neurtzearen taktikak, baina, eragina izan zuen, eta bi postu aurreratuta bosgarren helmugaratu zen.

Bigarrenez, Olinpiar Jokoetan

Mikel Odriozola bigarrenez ariko da Olinpiar Jokoetan. 2000. urtean Sidneyn (Australia) aritu zen, eta 24. sailkatu zen. 2004an, Espainiako Atletismo Federazioaren erabaki eztabaidagarriak Atenasen lehiatzea eragotzi zion. Aurten, beste aukera bat izango du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroak

TELP ikastaroa
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-10-18

Musika

"Itoti bat gutxiyo" CD-aren aurkezpena
OIARTZUN, Kontzejupean - 2008-10-18

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa