
'Hnuy illa...'-k estreinaldi «biribila» izan du
Kultura
Kulturgunea bete zuten ikusleek txalo zaparrada batekin agurtu zituzten herriko zazpi dantzariak
erredakzioa
«Asteburu biribila izan da, ezin hobea», izan dira Jon Maya Kukai Dantza Konpainiako zuzendariak esandako lehen hitzak. Pozik ageri da, eta poz hori lantalde osoan begibistakoa da. «Emanaldia ederki joan da, eta harrera itzela izan da. Benetan, oso-oso pozik gaude», gaineratu du Mayak, Hnuy illa... ikuskizunaren estreinaldiaz galdeduta. Herenegun, estreinaldi egunean, jendearen iritzia ere zinez baikorra izan zen. Horren adibiderik garbiena, igandean kulturgunean izan zirenek dantzariei eskainitako txalo zaparrada.
Hnuy illa... ikuskizunaren edukiak ikuslea hunkitzea lortu zuen, eta irudiak, musikak eta dantzak Sarrionandiaren poesiarekin lortzen duen uztarketa jendearen oso gustukoa gertatu zen.
«Lan handia egin dugu, eta poztekoa da orain hitz politak entzutea», azaldu du Kukai Dantza Konpainiako zuzendariak.
Bazen Kukaik eta Tanttakak elkarlanean egindako lan berria ikusteko gogoa; izan ere, ostegun goizerako sarrera guztiak salduta zeuden, eta jende mordoa kulturgunera sartu ezinik gelditu zen. 19:00etatik jende ilara luzeak izan ziren Errenteria Hiria Kulturgunearen kanpoaldean.
Orain, Euskal Herrian barrena
Hilabete askotako lanaren ostean, Kukai eta Tanttakaren ikuskizun berria abian da; oinez hasi da, eta orain Euskal Herri osora zabalduko da. Datozen asteetan Zornotzan, Durangon, Elorrion eta Zumarragan izango da Hnuy Illa..., eta uztailaren 11n Donostiako Antzerki Ferian estreinatuko da, Tabakaleran egingo den ekitaldi berezi batean. Ikuskizunaren agenda eta bestelako datuak www.kukai.info webgune eraberrituan daude ikusgai.
iritzia
«Kukaik euskal dantzari beste buelta bat eman dio»
Eider Rodrigez
idazlea
«Apustu berria egin du, eta asmatu egin du Kukaik»
Joxe Mari Burgos
udaleko kultura zinegotzia
«Desio homosexuala ikus daiteke; pozgarria da hori»
Mikel Martin
ehgam-eko kidea
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Zazpigarren urtemuga
OIARTZUN, Pagoan - 2008-10-11
jaiak
Ikasle Eguna
ERRENTERIA-ORERETA, - 2008-10-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.