Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko urriak 8, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Fatoak Xose Maria Alvarez Blazquez omenduko du Letras Galegasen baitan

Kultura

Ostiralean hasi eta igandera bitartean iraungo dute aurtengo Letras Galegas ekimeneko ospakizunek

olatz mitxelena

Xose Maria Alvarez Blazquez idazle galiziarra omenduko du aurten Fato Cultural Galegoak Letras Galegas ekimeneko ospakizunen baitan. «Lanerako gaitasun ikaragarria zuen idazle polifazetiko» gisa defenitu du omendua Fatoko Manolo Irixoak. «Castelaoren kasuan bezala, Galiziari zion maitasuna nabarmenduko nuke. Galizia izan zen bere bizitzaren motorea», esan du Irixoak idazleaz galdetuta.

Olerkia, entsegua, eleberria, editorea, hitzaldiak... esparru askotan lan egin zuen Xosé Maria Alvarez Blazquez idazleak; eta orain, galiziarrek berak egindako guztiak eskertu, gogoratu eta ezagutzera eman nahi dituzte.

Hala, ostiralean, hari buruzko hitzaldia izango da Trintxerpeko Alkateordetzan. Deustuko Unibertsitateko irakasle batek, idazlean aditua, haren testuen irakurketan oinarritutako hitzaldia emango du.

Larunbatean, musika ardatz

Letras Galegas Eguna, larunbatean ospatuko dute. Musikaren inguruan antolatu dituzte larunbateko ekimenak Fato Cultural Galegokoek. Hala, eguerdian, Trintxerpeko Alkateordetzan bi DVD proiektatuko dituzte. Irixoak azaldu duenez, folka lantzen duen Brath musika talde galiziarrak Xose Maria Alvarez Blazquez idazlearen olerkiak musikatu ditu. Musikatutako olerkiak biltzen dituzten DVDak dira proiektatuko dituztenak.

Iluntzean, Galiziako musikak hartuko du bigarrenez protagonismoa. Fatoko gazteek antolatuta, Trapallada taldeak joko du Errenteria-Oreretako Landare Elkartean. Coruñatik heldu da Trapallada taldea, Monte Alto auzotik, eta ska eta punk estiloak uztartzen dituzte. Galiziako Os Diplomáticos de Monte Alto, Xenreira eta Skarnio taldeen eragina nabari da lantzen duten musikan.

Igandean, Castelao gogoan

Urtero legez, Castelao omenduz emango dituzte bukatutzat Letras Galegas ekimenari lotutako guztiak. Omenaldia San Pedroko Arrantzaleen Auzoan izango da, Castelaoren izena daraman kalean. Novas Fontes taldeko gaitariek galiziako doinua jarriko diote Castelaoren omenaldiari.

 

egitaraua



Hilak 16, ostirala. 20:00etan, Trintxerpeko Alkateordetzan,

hitzaldia. Xosé Maria Alvarez

Blazquez: O compromiso con

Galiza. Hizlaria: Eulalia Agrelo, Deustuko Unibertsitateko

Hizkuntz Galegoko irakurlea.

Hilak 17, larunbata. 12:00etan, Alkateordetzan, Galiziako

kulturari buruzko bideoen

emanaldia. 19:00etan, Errenteria-Oreretako Landaren, Queimada eta kontzertua Trapallada

taldearen eskutik.

Hilak 18, larunbata. 11:00etan, San Pedroko Arrantzaleen

Auzoko Jasokundeko Amaren

Elizan, meza galegoz. 12:00etan,

Daniel de Castelaori omenaldia San Pedroko Arrantzaleen

Auzoan bere izena daraman

kalean, Novas Fontes

taldeko gaitariekin.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa