Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abuztuak 22, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Aralarrek San Markoko zabortegian aisialdirako parke bat egitea eskatu du

Hiri hondakinen kudeaketa

Horretarako kanpaina bat jarri du abian; alderdi guztien inplikazioa eskatu du

Alain maya

Aralarrek gaur egun San Markoko zabortegian dagoen lekuan aisialdirako parke bat eraikitzeko eskatu du. Horretarako ezinbestekotzat jo ditu, Errenteriako Udalaren eta herriko alderdi guztien inplikazioa.

Herritarren inplikazioa ere oso garrantzitsua izango dela azaldu zuen atzo egindako agerraldian Iñigo Imaz Aralarreko kideak. «Guztiok bat eginik egon behar dugu hurrengo hilabeteetan 2009an zabortegia itxita egon dadin, eta San Markon gune berde bat eta aisialdirako parke bat eraikin dadin urratsak emanez». Horretarako, Aralarrek Errenteria-Oreretako Plan Orokorrean San Marko gune berde izendatzea eskatu zuen «gaur (atzo) bertan».

Kanpaina abian

Aralarrek proposamena ezagutzera emateko kanpaina bat jarri du abian. «Hainbat ekimen jarriko ditugu martxan», azaldu zuen Imazek. Astebete barru hitzaldi bat emango dutela iragarri dute proposamena aurkezteko eta informazio gehiago emateko. «Batzar Nagusietan aurkeztu genuen itxiera plana azaltzeko hitzaldi bat antolatuko dugu». Horrez gain, beste alderdiei «aktiboki parte hartzeko» eskatu diete. «Guk gure proposamena daukagu, beste alderdiei, gurearekin ados ez badaude, beren plan propioa aurkezteko eskatzen diegu», gaineratu dute.

Bestalde zabortegiak sortzen duen kutsaduraren inguruan ere mintzo zen Imaz. «Eusko Legebiltzarrean erantzun digute ez dagoela Beraungo auzoan dauden osasun eta kutsadura ezberdinen inguruko ikerketarik eginda. Beraz, ikerketa horiek egin daitezela eskatuko dugu».

Itxiera iragarpenekin kexu

Iñigo Imazek San Markoko zabortegiaren inguruan egindako itxiera iragarpenak kritikatu zituen. «2006ko abenduaren 31n itxiko zela esan zuten lehen aldiz. 2007ko martxoa eta urrian ondoren, baita 2008ko martxoaren 31n... Gure galdera da, noiz arte? Guk duela bi urte esan bezala 2009ra arte?».

Bukatzeko lanean jarraituko dutela iragarri zuten. «Argi geratzea nahi dugu ez garela isilik geratuko erantzukizuna duten erakundeei lanean jar daitezela eskatzeko orduan. Eta ekimen gehiago jarriko ditugu martxan zabortegia eta transferentzia estazioa San Markotik kendu dadin», azaldu zuen Imazek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa