
Astelehenean hasiko da Ugaldetxoko poligonora doan autobus linea berria
Garraioa
Errenteria-Orereta, Arragua eta poligonoak lotuko dituzte egunean sei autobus zerbitzurekin
goiatz labandibar
Datorren astelehenetik aurrera, hilaren 19, martxan jarriko da H4 autobus zerbitzua, Errenteria-Orereta eta Arragua Ugaldetxoko poligonoarekin lotzen duena.
Egunean sei autobus zerbitzu egongo dira, hiru joateko eta hiru bueltatzeko: 06:25ean, 07:20an eta 14:25ean Errenteria-Oreretatik eta 13:05ean, 18:05ean eta 21:05ean poligonotik bueltatzeko.
2005etik lanean
Proiektua 2005ean hasi zen, Gizlogaren mugikortasun ikerketa baten ondotik. Atzo, Foru Aldundiko Mugikortasunerako eta Lurralde Antolaketarako diputatu Arantza Tapiak «ekimen bikaina» dela azpimarratu zuen. «Esperientzia baikorra bada, beste poligono batzuetara ere eskaintzen saiatuko gara», gehitu zuen.
Urte bukaerara arte, froga
Abenduaren 31 arte froga egingo dute linea berriarekin. Orduan, esperientzia aztertuko dute. «Mugak ditu zerbitzuak, baina hobetu eta gehitu egin nahi dugu», esan zuen Aitor Etxeberria Oiartzungo alkateak.
30.000 erabiltzaile inguru izango dituela zerbitzuak aurreikusi dute. Lurraldebus txartelarekin erabili ahal izango da zerbitzua. Bestela, 1,25 euro balioko du txartelak.
Ekimenak ia 100.000 euroko aurrekontua du, eta erdia Energiarako Euskal Erakundeak (EVE) jarri du.
Arraguan, «trafiko gutxiago»
Juan Carlos Merino Errenteriako alkateak uste du «gizartea garraio publikoa erabiltzeko kontzientziantzeko» baliagarria izango dela poligonoetako autobusaren ekimena.
Etxeberriak «Arraguako trafiko arazoa konpontzen lagundu duen ekimen puntualetako» bat izango dela ere espero duela esan zuen: «Azpiegiturak eginez soilik ez dira konpontzen trafiko arazoak».
Ezker Batua, «pozik»
Ezker Batua-Berdeak ere «pozik» dago ekimena martxan jarriko delako. Arantza Gonzalez diputatuak adierazi zuenez, «pauso handia da garraio publikoa sustatzeko orduan, eta hori oso garrantzitsua da».
ugaldetxoko poligonoa
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak
PASAIA, Donibanen - 2008-04-01
deialdiak
1978ko kintoen bazkaria
OIARTZUN, - 2008-06-13
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.