Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako hamarnaka ikasle aste osoan zehar oinez joan dira ikastetxeetara Altzibartik eta Ugaldetxotik, Oinbus ekimenaren baitan.

Klasera joateko beste modu bat

goiatz labandibar

Tipi-tapa ere joan daiteke ikastetxeetara. Autobusak, autoak, bizikletak, trenak... haien pareko garraiobideak dira norberaren oinak ere.

Oinbus ekimena da. Haurtzaro Ikastolara eta Elizalde Herri Eskolara astebetez bada ere, oinez joateko ekimena. Ikasleen artean garraio iraunkorra sustatzeko modua da.

Puntu-puntuan eskolara

Altzibartik 08:40tan puntu-puntuan abiatzen dira Elizaldera doazen ikasleak, lauzpabost gurasoren laguntzarekin. «Abiatu behar dugu», zioten gurasoek erlojuei erreparatuz.

Hamar bat ikasle joan dira oinez egunero, baina atzo oraindik ikasle berriak gehitzen ari ziren ekimenera.

Haurrak kontent abiatu ziren eskolara, guraso bana aurrean eta atzean, bidea segurtasunez pasatzeko.

Bide seguruak

Altzibartik, bidegorriz joaten dira. Bidea bitan zeharkatu behar dute: espaloiz aldatzeko Altzibarren bertan eta eskolara sartzeko, gero.

Gehientsuenak LHko ikasleak ziren, baina bazeuden DBHko eta HHko batzuk ere.

Kontzientziazioaren adibidea, akaso, Karrikako familia batek erakutsi zuen: autoa Altzibarren utzi eta oinez joan ziren eskolara.

Talde handiak

Ekimenean parte hartzen duten ikasleek Oinbuseko kide direla dioen txartel bana daramate lepotik zintzilik.

Lau talde daude ekimenean, bina Altzibartik eta Ugaldetxotik. Talde handienean, 58 bat ikasle bildu dira. Ugaldetxotik Haurtzaro Ikastolara joan den taldea izan da.

«Erantzun ona»

Oraindik ez dute ekimenaren balorazio behin betikoa egin, baina, Oneka Zapirain antolatzailea, bederen, «pozik» dago.

«Erantzuna ona izan da», kontatu du, «egunak aurrera joan ahala gero eta ikasle gehiagok eman dute izena».

Eguraldiaren baitan ere, taldeak handitu edo txikitu egin direla baieztatu du Zapirainek.

Erosora ohituta daudenek, hasieran ikastetxe inguruak autoentzako ixtea nahiko gaizki ikusi zutela kontatzendute, baina onartzen bukatu dutela.

Izan ere, aste honetan goizez galarazita egon da ikastolara eta eskolara autoz iristea. Eta, egia guztia aitortu behar da, horrek Elorsoro kiroldegiaren inguruan trafikoa gehitu du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Ordezkariak aukeratzea
OIARTZUN, Gazte Izanak-en egoitzan - 2008-11-19

Musika

Amaia Zubiriaren kontzertua
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa