
Erlojuaren Kaian txatarra nola dagoen salatu du Portuko Lan Osasun Batzordeak
Lan Osasuna
Horretarako kanpaina abian jarri du, eta «Portuko puntu beltz» bezala izendatu du zonalde hori
urko etxebeste
Pasaiako Portuko Agintaritzako Lan Arriskuen Prebentziorako delegatuek salatu dute Erlojuaren Kaian txatarra lehorreratzeko eta gordetzeko orduan arriskuak daudela. Bertatik jakitera eman dutenez, hiru urte dira txatarra bertan nola uzten duten salatzen dutela. Aste honetan, esaterako, pankartak jarri dituzte zonalde horretan, eta «Portuko zonalde beltz» bezala izendatu dute.
Pasaiako Portuko Agintaritzako Lan Arriskuen Prebentziorako delegatuen ustez, «guztiz arriskutsua da txatarra Erlojuaren Kaian nola uzten duten». Honek sortzen dituen hauts eta soinu bortitzez gain, askotan, txatarra puskak hau uzteko eremutik ateratzen da. Gainera, zati txikiak Eskalerillaseko bidera ateratzen direla jakinarazi dute, «eta batzuetan, errepideraino iritsi dira txatarra zati txikiak».
Adi ibiltzeko deia
Erlojuaren Kaiaren ingurutik igarotzen diren oinezkoak edo ibilgailuak «arriskuan» daudela iritzi diote Portuko ordezkariek: «Puntu beltz honen berri eman nahi diegu bertatik pasatzen diren guztiei, txatarra haien gainera erortzeko arriskua dagoelako».
Guzti horregatik, dei egin diete txatarraren lehorreratzean eta gordetzeko orduan ardura dutenei, jardun hau modu egokian egin dezaten.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroak
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Ipuin kontalariak
Ipuin kontaketa
Lezo, Andreone Udal Liburutegian - 2008-10-15
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.