Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abuztuak 21, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Kaputxinoetako igerilekuak 2010 urterako berrituko dituzte

Hirigintza

Guztira 4,5 milioi erdi inguruko aurrekontua izango du XLark enpresaren esku egongo den proiektuak

Alain maya

Kaputxinoetako igerilekuak guztiz berrituko dituzte. Proiektuak bi fase izango ditu, zeinak 4,5 milioi euroko balioa izango duten guztira. 2010 urteko ekainerako zabaltzea aurreikusi du Errenteriako Udalak proiektuaren aurkezpenean.

Proiektu berriak ez du zerikusirik egun igerilekuak duten itxurarekin. «Proiektu erabat berritzailea da», azaldu zuen Jose Angel Rodriguez Kirol zinegotziak. Laster hasiko dira egungo igerilekuan eraispen lanak, eta beraz, aurtengo udan herritarrek ezin izango dute bertako igerilekuez gozatu. «Kalte-ordain gisa, kaltetutako bizilagunek Fanderiako igerilekuetan sarrera dohainik izango dute», azaldu du Rodriguezek.

Guneak duen aldapa baliatuz hiru igerilekuak maila ezberdinetan egongo dira. Horiez gain, estalita egongo den 25 metroko igerileku bat ere eraikiko da. «Urtean zehar erabilera emateko aukera emango die bizilagunei», azaldu du Kirol zinegotziak. Berdegune zabalak izango dira, eta baita, kafetegi, terraza, aldagela... berriak ere. «Instalakuntzak oso modernoak izango dira», gaineratu du Rodriguezek.

Bi fase izango ditu lanak

Bi fase izango dituzte lanek: lehenengoan, kafetegia eraitsiko da eta berria egin, baita estali gabeko igerilekuak ere. Honek 3 milioi euro balioko ditu. Bigarren fasean, estalitako igerilekua egingo da, eta 1,5 milioi euro kostatuko du.

Lan guzti hauek 2010eko ekainerako amaitzea aurreikusi dute. «Halako lan erraldoi batean apur bat berandutzea gerta liteke», argitu du Joseba Etxarte Hirigintza zinegotziak.

Koste handiko proiektua izanik Errenteriako Udalak finantziazio iturri ezberdinen bila ari dela azaldu du Jose Angel Rodriguezek. «Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu dugu proiektua, baita Madrilen ere».

Antxon Pagolaren proiektua

XLark arkitekto gabinetea arduratu da diseinua egiteaz, zehazki Antxon Pagola arduratu da hortaz.

Bestalde, igerilekuen ondoan dagoen Esnabide kalean ere egokitze lanak ari dira egiten. Ondorioz, arazoren bat edo beste izango zela azaldu du Rodriguezek. «Igerilekuan behin eta berriz garbitzen egon beharko genuke, eta horregatik iruditu zaigu momentu aproposena dela igerilekuen berrikuntza lanak egiteko».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa