
Bigarren eskuko Azoka antolatu dute biharko Saldise Plazan
Gizartea
San Markoseko Mankomunitateak antolatuko du hirugarren aldiz Merka2sanmarcos merkatua
Lorea Muguruza
Bihar bigarren eskuko azoka egingo dute Karlos Saldise plazan. San Markoseko Mankomunitateak antolatutako merkatua 10:00etan hasi eta 14:00ak arte iraungo du. Antolatzaileek gogorarazi dute, eguraldi txarra eginez ero, bigarren eskuko azoka Bekoerrota kiroldegian egingo dutela.
Hirugarren urtez antolatu du San Markoseko Mankomunitateak bigarren eskuko azoka, eta eskualdean egingo den lehen merkatua herrian izango da. Mankomunitatetik jakitera eman dutenez, hogeita zortzi postu egongo dira Saldise plazan. «Askotariko parte-hartzaileak izango dira: profesionalak, norbanakoak eta Lezo Institutuko ikasleak, besteak beste», adierazi dute San Markoseko Mankomunitatetik.
«Berrerabilera esperientzia»
Mankomunitatetik adierazi dute azokarekin «herritarrei berrerabilera esperientzia praktiko bat egiteko aukera» eskaintzen zaiela, «hondakinen prebentzioari buruzko informazioa zabaltzeaz gain».
2006ko udazkenean egindako bigarren eskuko azokek 14.000 bisitari izan zituztela nabarmendu dute, eta guztira 283 salmenta postu jarri zirela. Hein berean, parte-hartzaileen balorazioa «oso ona» izan zela zehaztu dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
entrenamendu hasiera
ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08
deialdiak
1978ko kintoen bazkaria
OIARTZUN, - 2008-06-13
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.