Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko urriak 10, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Jose Manuel Azkueren kontzertua, gaur, Ondartxo Abesbatzak antolatuta

San Pedro

Ondartxo Abesbatzaren XXV. urteurrenaren baitako kontzertua da, eta 20:00etan hasiko da

olatz mitxelena

20:00etatik aurrera izango da. Jose Manuel Azkue organista oiartzuarrak, kontzertua emango du gaur San Pedroko Pedro Deuna elizan. Kontzertua Ondartxo Abesbatzak bere XXV. urteurrena ospatzeko antolatutako egitarauaren baitan kokatzen da.

Jose Manuel Azkue, Donostiako Koruko Andra Mariaren Basilikako organista ofiziala da, eta itzal handia lortu du bere ibilbide profesionalean, hemen eta nazioartean. Josu Elberdin, Trintxerpeko Karmengo Amako organista eta Pasaia Musikal eskolan organo irakasleak, «maisu ikaragarri handia» dela esan du: «Urte asko daramatza organoa jotzen. Estatu Batuetan ere aritu da klaseak ematen eta esperientzia handiko gizona da».

Ondartxok bere XXV. urteurrenean «egiten ari den ahalegin handia» eskertu du, bide batez, Elberdinek «San Pedrora eta Pasaiara kalitatezko gauzak» ekartzen ari direlako.

«Aukera paregabetzat» jo du Elberdinek gaurkoa eta jendeari kontzertura biltzeko deia luzatu dio: «Konparazio baterako, uztailean Bruce Springsteen Donostiara etortzekoa da. Horrelako zerbait, baina musika klasikoan eta organo munduan Azkue izan daiteke, beraz, jendeak ez dezala aukerarik galdu, ikaragarrizko musikari garrantzitsua baita».

Pantaila bidez ikusteko aukera

Cavaille Coll bat da Pedro Deuna elizako organoa, gaian adituen arabera «harribitxia». Elizako goialdean dago, eta horregatik Ondartxo Abesbatzak «kontzertua jarraitzea errazagoa» izan dadin, pantaila bidez proiektatuko du kontzertua. Azkuek, musikagile handienen piezak interpretatuko ditu gaurko kontzertuan, besteak beste, Bach, Haydn eta Gorritirenak.

Oragonista oiartzuarrak San Pedron jotzen duen bigarren aldia da, Ondartxo Abesbatzak antolatutako lehen Musika Astean jo baitzuen ere bai.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa