
Promozioan asko du irabazteko eta galtzeko Pasajesek
Antxo
Bihar hasiko du futbol taldeak Preferente Mailara itzultzeko kanporaketa, Altzako Roteta taldearen kontra
urko etxebeste
Preferente Mailara igotzeko kanporaketa, promozio bezala ezagunagoa, hasiko du bihar Pasajesek, Altzako Roteta taldearen kontra. Joan etorriko kanporaketa izango da, eta beraz, bihar, 17:30etik aurrera Don Boscon jokatuko den partidak kanporaketaren nondik norakoak baldintzatuko ditu.
Kanporaketa honetan asko du irabazteko Pasajesek. Baina galtzekoak, irabazien adinakoak dira. Izan ere, helburu bakarra izan dute 2007-2008 sasoian talde antxotarreko agintari, jokalari eta prestatzaileek: mailaz igotzea. Horretarako talde sendoa antolatu zuten, eta Ligan zuzenean igotzea lortu ez badute ere, kanporaketa honekin danboraldiko helburua betetzeko aukera dute antxotarrek.
Lehen Erregionala, bertan dauden taldeekiko errespetu osoarekin, ez baita Pasajesen tokia. Orain dela urte gutxi Hirugarren Mailan lehian izan den taldeak ezustean mailaz behera egin zuen iaz, beste mailetako jaitsiera eta igoera kontuengatik. Beraz, koska bat gora egiteko aukera ezin dute galdu zuri-gorriek, Lehen Erregionalean beste urtebete egotea kaltegarria litzatekeelako taldearentzat, eta Antxoko futbolarentzat.
Talde oso zaila
Baina merezi duena zelaian irabazi behar du Pasajesek. Eta horretarako Roteta taldea baino gehiago direla erakutsi behar dute bihar eta datorren asteko partidan. Ez dute erraza izango, Roteta, merezimendu osoz sailkatu delako promoziorako: talde azkar eta sendoa da, aurrean min handia egiten duen horietakoa.
sanpedrotarra gaur igo daiteke
«Partidari erritmo handia eman nahi diogu, bizia»
joxe aranburu ð - Pasajesen entrenatzailea
Antxo
ðð
Pasajesen entrenatzaileak Rotetaren alde onak, eta txarrak, ondo ezagutzen ditu
u. etxebeste
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroak
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko kiroldegian - 2008-10-07
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.