
Ekainaren 1erako Lezoko IV. Pintxo Lehiaketa antolatu dute
Lezo
Lezokoak Merkatari Elkarteak eta Tiñelu Elkarteak antolatuko dute laugarren aldiz pintxo dastaketa
lorea muguruza
Ekainaren 1erako antolatu dute IV. Pintxo Lehiaketa Lezokoak Merkatari Elkarteak eta Tiñelu Elkarteak elkarlanean.
Azken urtetan izandako arrakasta dela medio erabaki dute bi elkarteek aurten ere pintxo lehiaketari heltzea: «Aurreko urtetan herritarrek ongi erantzun dute. Goiz guztian zehar, txapelketak irauten zuen bitartean, jende asko ibili izan da tabernaz taberna pintxoak dastatzen», esan dute antolatzaileek.
Horrez gain, antolatzaileek adierazi dute izena emateko aukera dagoela oraindik eta izen-emate zerrenda Tiñelun bertan dagoela.
Jada hamar tabernek eman dute izena
IV. Pintxo Lehiaketan jada hamar tabernek eman dute izena, eta honako baldintzak bete behar dituzte: Lehiaketan taberna bakoitzak plater bat aurkeztu beharko du lau pintxorekin. Horrez gain, lehiaketarako prestatuko pintxoen antzeko beste 100 jarri beharko ditu taberna bakoitzak herritarren eskura. Pintxo horiek euro baten truke salduko dituzte.
Iaz taberna bakoitzak egindako pintxoak Lezotarra tabernara eraman behar izan zituzten epaimahaikideek erabakia har zezaten. Aurten, ordea, Aizpea ostatura eraman beharko dituzte, 12:30erako.
Antolatzaileek adierazi dute epaimahaikideek epaia 13:30erako emango dutela.
Kontuan hartuko diren zenbait irizpide
Pintxoak epaituko dituzten kideek platerak duen itxura kontuan hartuko dute. Hein berean, pintxoaren zaporea eta kalitatea ere aintzat hartuko dituzte.
Itxura, zaporea eta kalitateaz gain, horien guztien arteko eta prezioaren arteko oreka aztertuko dute bi epaimahaikideek.
Lehen saria eskuratzen duen tabernak sukaldari itxurako garaikurra lortuko du Tiñeluren eta Lezokoak-en eskutik.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ipuin kontalariak
Maite Frankoren ipuin kontaketa Donibaneko liburutegian
PASAIA, Donibanen - 2008-10-09
Musika
Zazpigarren urtemuga
OIARTZUN, Pagoan - 2008-10-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.