Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko uztailak 6, Igandea

Harpidetu zaitez!

Ehunka haur eta guraso bildu ziren atzo aisialdia eta euskara uztartzen dituen VII. Eskolatik Kalera jaian; jolasak, tailerrak, antzerkia... primerako eguna pasatzeko guztiak antolatu dituzte Udalak eta Lau Haizetarak

Berdin-berdin jolasean

olatz mitxelena

Euskararen erabilera ez dadila ikasgeletara mugatu. Etxean, eta kalean, berdin-berdin jolasean,... haurrei eskolaz kanpo euskaraz bizitzeko eta jolasteko aukerak eskaintzea da Eskolatik Kalera egitasmoaren xede nagusia, eta atzo, zazpigarrenez, festa giroan gozatu ahal izan zuten ekimenaz Errenteria-Oreretako ehunka haurrek eta gurasoek. Udalak eta Lau Haizetara Euskara Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua, eta oraingoan ere jaiak harrera ezin hobea izan du, batez ere, txikienen artean.

60. hamarkadan girotuta

Jai egunaren unerik dibertigarrienetakoa Kanpanolue Taldearen eskutik iritsi zen. Eguerdian lepo zegoen Koldo Mitxelena plaza eta Kanpanolue Taldekoek gidatu zuten animazioa. Haurrek primeran pasatu zuten; dantza, korri,... denetik egin zuten haurrek, gurasoen begiradapean, parte hartzen animatu zenik ere izan zen arren.

60. hamarkadako jantzi koloretsuak zeramatzaten soinean Kanpanolue taldekoek, horixe izan baita aurten jaiaren antolakuntzak hautatutako gai nagusia. Plaza apaintzen ikus zitezkeen muralek ere 60. hamarkadari egiten zioten erreferentzia, eta garai berdinari egin zioten keinu goizean goizetik ginkanan aritu ziren haur koskorrenak ere.

Puzgarrietan eta tailerretan

Bazkal orduko atsedenaren ondotik festa itzuli zen atzo Koldo Mitxelena plazara. Arratsaldea puzgarrietan jauzika, eskulanetan, eta jolasean pasatu zuten txikiek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa