
Gipuzkoako Kopako finala jokatzeko atarian gelditu dira Allerruko neskak
Futbola
Mondragonen kontra 0-2 galdu zuten atzo Plazetan jokatutako Gipuzkoako Kopako finalerdietako partida
l. muguruza
Emakumezkoen Ligan jokatzen duen Allerru taldeak ez du Mondragon mendean hartzerik izan. 0-2 galdu dute jokalari lezoarrek eta Gipuzkoako Kopa altxatzeko aukera guztiak galdu dituzte.
Atzoko partida zaila izan zen Allerruko jokalarientzat. Mondragon taldeak jokalari oso onak eta atarramendu handikoak baitzituen, eta lezoarrek barruan zuten indar guztia xahutu zuten arren, ez zuten garaipenik lortzerik izan.
Partida hasi orduko Mondragon taldeak erasoari ekin zion eta jokalari lezoarrek eustea beste irtenbiderik ez zuten izan, baina ongi eutsi zioten, izan ere, lehen zatia husnako berdinketarekin bukatu zuten.
Bigarren zatia hastearekin batera, ordea, gainbehera hasi zen. Mondragon taldeko jokalariek bi gol aukera izan zituzten eta bigarrena sartu zuten. Lezoarrek ez zuten amore eman, eta beraiek ere kontrarioaren atera iristen saiatu ziren arren, gutxitan gerturatu ziren. Partidaren hamabosgarren minutua bete zenean, berriz, Mondragonen bigarren gola iritsi zen.
Une horretan Allerru partidari buelta emateko gogoz atera eta aurrera egiten ari zela, epaileak Manzisidorri txartel gorria atera eta kalera bota zuen. Hortik aurrera gol gehiago sar ez ziezaieten saiatu ziren jokalari zuri-berdeak.
Sanpedrotarra, Lehen Erregio nalean
Lau gol sartu zizkion Bigarren Erregionaleko Sanpedrotarrak Anaitasunari: 4-0 bukatu zen partida. Lehen zatian Garmenek bi gol sartu zituen eta atzetik Ramontxok. Baloiaren jabe izan ziren une oro jokalari moreak. Kontrarioaren atera behin eta berriz iritsi ziren, Anaitasunak ia aukerarik izan ez zuen bitartean.
Bigarren zatia hasi eta 20 minutura Txikik sartu zuen sanpedrotarren laugarren gola. Gol jarioak moreen artean poztasuna sortu zuen arren, epaileak txartel gorria erakutsi zion Sagarri eta kalera bota zuen.
Hamar jokalarirekin 4-0eko emaitzari eustea lortu zuten sanpedrotarrek eta Ostadarrek partida berdindu egin zuen atzo, eta, beraz, talde morea datorren denboraldian Lehen Erregionalean izango da.
Trintxerpek 4-0 irabazi dio Zestoari
Lehen zatian erabaki zen partida. Trintxerpeko jokalariek lau gol sartu zituzten Zestoak deusetarako astirik izan gabe. Lehena, Gorkak sartu zuen; bigarrena Eneko Abregok; hirugarrena Vilak eta azkena Carrizok.
Lehen bi golak sartu ondoren, Zestoako jokalari bat kalera bota zuen epaileak sarrera gogorra egiteagatik, baina ez zuen gehiegi eragin kontrarioak hamar jokalarirekin izateak markagailuan.
Garaipen honekin Trintxerpe sailkapeneko bigarren taldetik puntu batera dago.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Kontzertua
OIARTZUN, Iurritan - 2008-07-25
Kirola
Xanistebanetako futbito txapelketa
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan - 2008-07-26
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.