Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Jende ugari bildu da bigarren eskuko azokan

Gizartea

Merka2sanmarcos merkatura 850 lagun gerturatu ziren, antolatzaileen esanetan

lorea muguruza

San Markoseko Mankomunitateak antolatutako bigarren eskuko Merka2sanmarcos azokara 850 pertsona joan zirela azaldu dute antolatzaileek. Eguraldi onak jendea parte hartzera animatu zuela adierazi dute San Markoseko Mankomunitatetik.

21 postu jarri zituzten Karlos Saldise plazan, 10:30etik 14:00etara, hain zuzen ere. 21 postu izan arren, parte-hartzaileak 29 izan ziren, gehienak norbanakoak eta hiru erakunde: Oldberri, Emaus eta Lezo Institutua. Parte-hartzaileek azoka bukatu ondoren «oso pozik» hartu zutela parte merkatuan adierazi zieten San Markoseko Mankomunitateko kideei eta «datorren urtean nola parte hartu» galdetu zutela nabarmendu dute: «Jendeak errepikatzeko asmoa du».

Gehienbat liburuak saldu zituztela zehaztu dute Mankomintatetik: «Liburuak eta antzekoak oso erraz saltzen dira, zailagoa izaten da arropa erostea».

Bestetik, Mankomunitatik zehaztu dute erosketak egiteko poltsak eskaini zituztela eta «denak banatu» zituztela.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Kirola

itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-11-19

Musika


OARSOALDEA, - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa