Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Kirolari Gazteen Nazioarteko Topaketetan herriko 80 ordezkari izango dira

Kirola

Alemaniako Schorndorf herrian izango dira topaketak, bihartik igandera; 800 kirolarik hartuko dute parte

jon gonzalo

Kirolari Gazteen XVII. Nazioarteko Topaketak egingo dituzte bihatik igandera, Alemaniako Schorndorf herrian. Nazioarteko hainbat herrialdetako 800 kirolarik parte hartuko dute bertan, tartean, Errenteria-Oreretako 80 ordezkarik. «Urtero bezala, ordezkaritza zabala bidaliko dugu, eta ahalik eta ondoen pasatzea espero dugu. Horixe baita topaketa hauen helburua: herriko kirolari gazteek ondo pasatzea eta beste herrialdetako partaideekin harremanak egitea», azpimarratu zuen Jose Angel Rodriguez Gazteria eta Kirol zinegotziak. Errenteria-Oreretako gazteekin batera honako hiri hauetako ordezkariek parte hartuko dute topaketetan: Schorndorf eta Kahla(Alemania), Tulle (Frantzia), Lousada (Portugal), Bury (Britainia Handia), Dueville (Italia) eta Tuscaloosa (AEB).

Bidaiaren plangintza

Errenteria-Oreretako ordezkariak bihar goizaldeko 03:30ean aterako dira Alemania aldera. Autobus batek Loiuko aireportura eramango ditu, eta , bertan, Munichera (Alemania) eramango dituen hegaldia hartuko dute. Munichetik Schorndorfera artekoa autobusez egingo dute eta bazkal aurretik iristea aurreikusi dute. Itzulerako bidaia ere antzekoa izango da. Igande arratsaldean iritsiko dira Errenteria-Oreretara.

 

herriko ordezkariak



Atletismoa. Errenteriako Atletismo Taldeko bost atleta eta entrenatzailea.

Saskibaloia. Oiarso Saskibaloia Taldeko 10 jokalari eta entrenatzailea.

Igeriketa. Oarsoaldea Igeriketa Taldeko bederatzi igerilari eta entrenatzailea.

Futbola. Touringeko 17 jokalari eta bi entrenatzaile.

Xakea. Kultur Sustapen Taldeko lau xakelari eta entrenatzailea.

Zazpiko futbola. Gazte Lokaletako hamar jokalari eta entrenatzailea.

Udala. Errenteriako Udaleko lau ordezkari.

Guztira: Errenteria-Oreretako 80 ordezkarik parte hartuko dute topaketetan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa