Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Allerru-Algeposa taldeak seigarren postuan bukatu du aurtengo denboraldia

Areto futbola

Asteburuan Iturriondo Pinturas Izkararen kontra 2-5 galdu zuen talde lezoarrak Galtzarabordan

lorea muguruza

Maila Nazionalean jokatzen duen areto futboleko Allerru-Algeposak sailkapen nagusian seigarren postuan bukatu du 50 punturekin, asteburuan Iturriondo Pinturas Izkara taldearen kontra 2-5 galdu ondoren.

Denboraldiko azken partida izan zen larunbatekoa Allerru-Algeposako jokalarientzat. Ez zuten azken lau partidetako zorte txarra aldatzerik izan, baina gogoz aritu ziren partidari buelta emateko asmoz.

Lehen zatia hasi zenean, bi taldeek baloiaren jabetza nahi zuten, baina ez zen inor nagusitzen. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, lezoarrak arriskua sortzen hasi ziren Iturriondo Pinturas Izkara taldearen atean. Hala, Tinoren jaurtiketak kontrarioaren atea zulatzea lortu zuen.

Iturriondoko jokalariek, aldiz, ez zuten amore eman nahi izan eta hasieran arriskurik sortzen ez zuela zirudien arren, azkenean Ibon atezainaren hanka artetik pasatu zuten baloia eta banako berdinketaren gola sartu zuten.

Lezoarrek gogotsu jarraitzen zuten arriskua sortzen, baina Aitorrek eta Oskarrek egindako bi jaurtiketek ez zuten atea zulatzerik izan. Tinok, ordea, ez zuen hutsik egin hurrengo jaurtiketan eta lezoarren bigarren gola sartu zuen.

Bigarren zatian, markagailuak buelta

Atsedenaldiaren ondotik, Iturriondo Pinturas Izkara taldeko kideak irabazteko grinaz irten ziren zelaira eta Allerru-Algeposako jokalariak estu hartzen hasi ziren.

Ondo baino hobeto irten zitzaien jokalari lezoarrak estu hartzea, izan ere, Allerru-Algeposaren eremuan jokatu baitzuten ia partidaren bigarren zati osoa.

Dena den, lezoarrak ez ziren kokildu eta bi gol aukera izan zituzten. Atezainarekin aurrez aurre bitan gelditu ziren Allerru-Algeposako jokalariak, baina ez zuten golik sartzerik lortu. Bi aukera horien atzetik, ordea, Iturriondo Pinturas Izkarako jokalariek beste bi gol sartu eta buelta eman zioten partidari.

Gainbehera Otxoa kalera bota ondoren

Ekin eta ekin aritu arren, lezoarrek ez zuten emaitzari bueltarik ematerik lortzen. Gainera, epaileak Otxoa kalera bota ondoren, Allerru-Algeposako hiru jokalari gelditu ziren zelaian. Une hori ez zuten alferrik galdu jokalari bizkaitarrek eta markagailuan golak bata bestearen atzetik agertzen hasi ziren Iturriondo Pinturas Izkararen alde. Beste bi gol gehiago sartu zituzten eta 2-5eko emaitzarekin bukatu zen denboraldiko azken partida.

Datorren denboraldiari begira

Allerru-Algeposak azken astetako lau partidatan ez du zorte onik izan eta ez du partida bat bera ere irabazi. Dena den, sailkapen nagusiko seigarren postuari eustea lortu du Ancla-Dosanpor taldearengandik bi puntura. Areto futboleko taldetik jakitera eman dute azken partidatan jokalari asko min hartuta zeudela eta horrek ez diela partidak irabazten lagundu.

Liga, berriz, Zierbana talde bizkaitarrak irabazi du eta haiengandik 23 puntura gelditu dira jokalari lezoarrak.

Dena den, denboraldi «ona» egin dutela adierazi dute Allerru-Algeposako jokalariek eta datorren urteari begira zenbait aldaketa egongo direla areto futboleko taldean aurreratu dute: «Zenbait jokalarik askotariko arrazoiak direla medio, taldea utziko dute aurten: Ibonek, Tinok, Otxoak... Baina Allerruko areto futbolean jokatzen bederatzi urte daramatzaten jokalariak ere badoaz eta agur hunkigarria izango da: Jorge eta Juanjok utzi egingo gaituzte. Mila esker denoi denagatik».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Santa Zezilia eguna
OIARTZUN, Doneztebe plazatik abiatuta - 2008-11-22

Musika

Kontzertua
OIARTZUN, Kontzejupean - 2008-11-23

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa