Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Xabier Oleagak, Joan Mari Torrealdaik eta Txema Auzmendik 'Egunkaria Auzia'-ri buruzko hitzaldia eman zuten herenegun. Xenpelar Etxea jendez lepo bete zen hitzaldia entzuteko.

Bost urteko gurutze bidea

jon gonzalo

Herenegun bost urte eta hiru hilabete bete ziren Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik, eta data seinalatu hori gaiaren inguruko hitzaldia emateko baliatu zuen Egunkariaren Aldeko Elkarteak. Xenpelar Aretoan izan zen ekitaldia, eta 50 lagun inguru elkartu ziren Xabier Oleagaren, Joan Mari Torrealdairen eta Txema Auzmendiren hitzaldia entzutera.

Hitzaldia eman zuten hiru euskaltzaleak Egunkaria Auziko bi sumarioetan auzipetuta daude, beste bederatzi lagunekin batera. Bakoitzarentzako 26 urteko espetxe zigorra eta milaka eurotako isuna eskatu dute. «Egunkaria Auzian gaizki egin diren gauza guztiak aipatzeak luzeegi joko luke, baina hurrengo adibide honek dena laburbiltzen du: atxilotu gintuztenean, ETAko kide eta ETAko kolaboratzaile izatea leporatu ziguten, aldi berean. Horrek ez du zentzurik. ETAko kide edo ETAko kolaboratzaile izan zaitezke, baina biak batera ezinezkoa da. Zentzugabekeria erraldoi baten hasiera besterik ez zen izan hori», azpimarratu zuen atzoko hitzaldian Txema Auzmendik.



Epaiketaren zain

Bost urte geroago epaiketaren zain daude atzoko hitzaldiko protagonistak. Egunkaria itxi ondoren, ez zela «ezer frogatu» onartu zuen fiskalak, baina AVTeta Dignidad y Justicia elkarteek akusazioa partikular bezala aurkeztea erabaki zuten. Xabier Oleagaren esanetan, «akusazio horretako tesia irakurtzeak azala kizkurtzen du. Tesia garbia da: Espainiako Erresumako Konstituzioak babesten du euskara. Espainiako Gobernuak, Nafarroako eta EAEko autonomia estatutuek babesten dute euskara. Hortik kanpo geratzen den guztia ETA da. Zertara dator, beraz, erakunde sozialak euskara eta euskal kulturaz arduratzea, ETAren helburuetara jartzeko ez bada?».

Justiziarik ez dute espero

Auzitegi Nazionalak emango duen epaian ez dute itxaropen handirik Oleagak , Torrealdaik eta Auzmendik. «Estatuaren izenean, atxilotu, torturatu eta frogarik gabe akusatu gaituzte. Hori egin dutenen aldetik ez dut justiziarik espero», onartu zuen Auzmendik.

Aurrera begira zer gertatuko den ez daki Torrealdaik, baina auziaren sustatzaileek orain arte zer lortu duten argi dauka: «Batetik, bost urte hauetan auziperatuek ezin izan dugu euskal kulturaren aldeko tajuzko lanik egin. Anulatu egin gaituzte. Bestetik, euskararen mundua kakaztea lortu dute. Euskara eta ETA lotzea. Dena den, euskararen alde lanean ari direnak orain arte bezala jarrai dezatela».

 

esperientzia pertsonalaren gogortasuna



Xabier Oleagak, Joan Mari Torrealdaik eta Txema Auzmendik bost urte daramatzate epaiketaren zain. «Indefentsio egoera beldurgarria bizi dugu. Inolako probarik gabe, atxilotu eta gaizki tratatu gintuzten, eta bost urte geroago epaiketaren zain jarraitzen dugu», azpimarratu zuen Txema Auzmedik.

Esperientzia gogor horri bakoitzak ahal duen bezala egin dio aurre. Auzmendiren esanetan, «Atxilotu gintuztenean, egiten ziguten guztia idaztea erabaki nuen. Idaztea oso terapia ona izan zen niretzat. Joan Mari Torrealdaik, ordea, ezin zuen idatzi. Gertaturiko guztia barruan gordetzea erabaki zuen. Azken batean, bakoitzak ahal dugun bezala egin diogu aurre egoerari».

Nolanahi ere, Euskal Herrian jendeak eman dien babesa asko eskertu dute. «Kalean zoazela jendeak animoak emateko gelditzen zaitu, eta hori polita da. Aurrera egiten laguntzen gaitu», azaldu zuen Torrealdaik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa
Lezo, Andreone Udal Liburutegia - 2008-11-19

Kirola

itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-11-19

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa