Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

'Force 17' ontzia desegiten hasi dira, orain aste batzuk hondoratu ondoren

Portua

Egun hauetan hasi dira uretatik ateratzen 'Force 17' ontzia; zazpi urtez egon da Pasaiako Portuan geldirik

eihartze aramendia

Force 17 ontzia desegiteko lanetan hasi dira egunotan berriz ere. Garabi baten laguntzaz ontziaren zatiak ateratzen ari dira, pisu handia baitute.

Orain aste batzuk lekuz aldatu zuten Force 17-a, desegiteko asmoz, baina lekualdaketa horretan ontziak kroskoa kolpatu eta zuloa ireki zen. Horren ondorioz, hondoratu egin zen.

Gertaera hori izan zenean adituak zer egin aztertzen egon ziren eta bi aukera posible ikusten zituzten: batetik, ontzia garabien laguntzaz lehorrera ateratzea eta bertan desegin, eta bestetik, ontzia bi zatitan puskatu eta hondoak jo zuen tokian bertan txikitu. Oraingoz, ontzia ez dute bitan zatitu eta bertatik ari dira zatiak ateratzen.

Isuritako likidoa

Kolpearen ondorioz, isuria egon ote zitekeen zalantzan jarri zen. Portuko Zuzendariak, Goio Irigoienek, ontziaren inguruan ikus zitekeen likidoa «motoreen arrastoak» besterik ez zela adierazi zuen. Ontzia hondoratu eta hurrengo egunean Itsas Kapitagintzak kutsaduraren kontrako hesiak jartzeko agindua eman zuen.

Zazpi urte pasatxo

Force 17 ontzia Pasaiako Portura ekarri zuten konpontzeko asmoz, baina inor ez da ontziaren kargu egin, hortaz, ontzia Espainiar Estatuko lur-eremuan dagoenez, Espainiar Estatua da jabea. Gauza bat eta beste, azkenean zazpi urte baino gehiago egon da ontzia Pasaiako Portuan geldirik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Kirola

itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-11-19

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa