
Organoa, Itsas Mendiren Musika Jardunaldien ardatz
Kultura
Igandean, Pedrotxo gogoratuko dute, berak zuzentzen zuen Konstantzia Musika Bandaren kontzertuarekin
olatz mitxelena
Igandean izango da Itsas Mendik antolatutako XVIII. Musika Jardunaldien lehen kontzertua. Eguerdian, Donibaneko plazan, Konstantzia Musika Bandak joko du. Urteetan bandako zuzendari izandako Pedro Etxeberria Pedrotxo gogoratzeko kontzertua izango da, berezia, herriko jende askok parte hartuko duelako. Izan ere, herritarrek osatutako abesbatza batek, egun berean, Robustiano Olaziregiren bertsoak kantatuko baititu, hain zuzen, Konstantzia Bandak orain dela 105 urte Eibarren banden lehiaketa irabazi zuenekoa gogoratzen dituzten bertsoak, Atozte bada, atozte bada izenekoak.
Maiatzerako antolatu duten kontzerturik bereziena izango da igandekoa, baina ez bakarra. Hilaren 30ean, Donostiako Ama Lur Koralak abestuko du Bonantzako elizan, eta hilaren 31n, aldiz, Donostiako Kamara Koralak, Joan Bataiatzailearen elizan.
Elizako organoaren mendeurrena ospatu
Aurten ehun urte beteko ditu Donibaneko Joan Bataiatzailearen elizan dagoen organoak, eta Itsas Mendiko kideek ez dute aukera galdu nahi izan urteurrena merezi bezala ospatzeko.
Aquilino Amezuak eraiki zuen Donibaneko organoa, garai hartako organo egile ospetsuenetakoak. Donibanera ekarri zuteneko fakturan ikus daitekeenez, garaiko 17.000 pezeta ordaindu zituzten organoaren truke. Ehun urte hauetan, bi aldaketa nagusi ezagutu ditu organoak: 1935 urtean, haizagailua eta motorra jarri zizkioten, eta ondoren, tokiz aldatu zuten. Elizaren goialdeko albo batean izatetik, erdi-erdian izatera pasatu zen, Pedrotxok berak hala gomendatuta.
Halako organoaren mendeurrena ospatzeko, baina, organo kontzertuak baino ezin eskaintza aproposagorik, eta horretan jarri dute indarra aurten Itsas Mendikoek. Oraingoz ekainean egingo diren bi kontzertuak iragarri dituzte, baina urtean zehar gehiago egingo dituztela esan dute. Ekainaren 1ean Oscar Candeno Zabalak joko du organoa, eta ekainaren 7an, Aitor Olea Juaristik.
Iragarritako kontzertu guztiak doan dira, hil honetakoak, zein ekainekoak.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Itsas Mendi Elkarteak Gabonetako loteria salgai jarri du
PASAIA, Donibanen - 2008-10-18
Musika
Jazz kontzertua
Lezo, Gezala Auditoriumean - 2008-11-21
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.