Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

«Menuan denetik topatuko dute: barazkiak, haragia, arraina...»

ane gabarain ð- Aktorea

Antzerkia

Gaur III. Antzerki Topaketen baitan 'Gaurko menua' antzezlana aurkeztuko dute Gezala Auditoriumean, 20:00etan

lorea muguruza

Askok eta askok telebistan atera izan diren telesailetatik ezagutuko dute Ane Gabarain (1963, Donostia) aktorea. Hala ere, hamaika antzezlan taularatutakoa da, eta gaur, Gezala Auditoriumean, 20:00etan, Lierni Fresnedo aktorearekin batera hamar euroren truke Gaurko Menua aurkeztuko dute herritarren aurrean.

Zenbat urte daramatzazu antzerkian?

Hogeitabost urte inguru. 19 urtekin hasi nintzen antzerkian, ikasketak bukatu ondoren. Garai hartan Eusko Jaurlaritzak sortu berri zuen Antzerki antzerki eskolan hasi nintzen eta bertan nire belaunaldiko aktore eta zuzendari gehienak ezagutu nituen: Carlos Zabala, Eneko Olasagasti, Candido Uranga, Elena Irureta, Aitzpea Goenaga, Klara Badiola... denak hor ginen pil-pilean.

Telebistan ere sarritan aritu zara?

Bai, telesail askotan. Hala ere, Bi eta Bat telesaila niretzako berezia da. Telebistan egindako lehenengo lana izan zen eta produktu oso ona izan zen. Zainduta zegoen alde guztietatik. Orduz geroztik beste hamaika telesail egin ditut.

Telebista ala antzerkia. Zer duzu nahiago?

Lan onak gustatzen zaizkit, ez naiz dikotomia horren zale. Lanak dira onak edo txarrak. Nik uste dut telebista egiten asko disfrutatu daitekeela edo antzerkia egiten asko sufritu.

Gehienetan komedian ikusi zaitugu.

Telebistan telesail komiko asko egin ditudalako da hori. Baina antzerkian denetik egin dut. Hala ere, normala da nire alde komikoa ezagutzea publiko gehienak telebistaren bidez ezagutzen nauelako.

Nolakoa da Gaurko menua?

Bi sukaldari dira protagonistak eta sukalde handi batean egiten dute lan. Bi emakume hauek bizitza miserablea eta ziztrina daramate. Bata amarekin bizi da eta bestea senarrarekin. Bizimodu zaila dute, bi bakardade dira, eta beren bizi poz bakarra kulebroi bat da. Telesaila dela eta ez dela, halako katramila batean sartzen dira eta ezin dute atera. Hor hasten da korapiloa. Antzezlana oso gorabeheratsua da: halako batean barrez ari zara eta gero bat-batean negarrez.

Herritarrek zer topatuko dute antzezlanean?

Menuan denetik topatuko dute, edozeinentzako menua izango da: barazkiak, haragia, arraina, pasta... Dudarik ez dezatela izan eta etor daitezela. Orain arte ikusleek oso ongi pasatu dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Hitzaldia

Hiesari buruzko hitzaldia
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusia - 2008-11-19

deialdiak

Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa