Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Idoia besada ð- Dantzaria

«Taulan Athletic-ekoak, eta behean, Realekoak izan behar dugu»

Antxo

Dantza soltean aritzen da Idoia Besada antxotarra; lehengo asteburuan Neskatxena Txapelketa irabazi zuen Legazpin eta bigarren izan zen orain bi aste Bergaran

olatz mitxelena

Eskola orduz kanpo dantzan ematen ditu ordurik gehienak Idoia Besadak (Antxo, 1993). Dantza soltean sari ugari eskuratu ditu azken bi urteetan bere dantza bikotekide Iker Sanz lezoarrarekin. Azken bi asteetan lortutako sariak oraindik sinisteke, erantzun ditu elkarrizketako galderak.

Orain bi aste bigarren Bergarako Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketan; orain astebete, Legazpin, Neskatxena irabazi... Zer suposatzen dute sari hauek guztiak zuretzat?

Niretzako oso garrantzitsuak dira, nik behintzat ez nuelako pentsatzen bigarren geratuko ginenik. Sorpresa handia izan zen. Legazpin baita ere, dantzan ari nintzenean eta zapia eta eman zidatenean, ametsetan ari nintzela ematen zuen.

Zure ustez, dantza soltean aritzeko zein dohain ditu ezinbesteko dantzariak?

Beti esaten dute taula gainean harroputza izan behar duzula. Goian Athletic-ekoak izan behar dugula , eta behean. Realekoak. Hala esaten digute dantzariek.

Zuretzako zer izaten da zailena txapelketetan?

Dantza guztiak zailak dira. Pausuak garbitzen joan, eta gero ea dena batera ateratzen den... Horrela ibiltzen gara behintzat. Zailena irautea da, beharrezko sasoia edukitzea. Pausu zailak daude eta horietara ondo iristea garrantzitsua da.

Horretarako entsegu ordu asko beharko dira. Batez beste, zenbat ordu ematen ditu astean dantzan Idoia Besadak?

Fandagoarekin eta arin-arinarekin, astean bi egunetan aritzen naiz, baina Bergararako edota Gipuzkoako Txapelketarako astean hirutan egin ditugu entseguak. Neskatxenarako larunbatetan aritzen gara. Horrez gain, Alkartasuna Dantza Taldearekin eta Ereintzarekin aritzen naiz, beste dantza mota batzuk lantzen. Baleta eta klaketa egiten dut ere bai, eta aste guztia dantzan ematen dut, ordu bat izan ezik, trikitixari eskaintzen diodala.

Trikitixa jotzen duzu ere bai?

Bai. Egia esanda, ahizpa hasi zen trikitixa jotzen, eta badakizu, beti bat bestearen atzetik, eta orduan hasi nintzen ni baita ere.

Antxon haur eta gazte askok egiten dute dantza Alkartasunan, baina ez da ohikoa dantza solte txapelketetan pasaitarrik topatzea. Zu nolatan hasi zinen mundu horretan?

Billabonara trikitixa bila joan eta han esan ziguten talde bat zegoela. Orduan, nik lau urte nituen, eta han hasi nintzen dantza soltearekin, baina ez neukan bikoterik. Gerora esan zidaten Lezon bazegoela mutil bat dantzatzeko prest. Bederatzi urterekin hasi nintzen Iker Sanzekin dantzan.

Beraz, urte batzuk dituzu Iker Sanzekin batera dantzan. Harreman sendoa behar duzue izan bien artean dantzan ondo aritzeko, ez al da hala?

Bai, dantzan bost urte eman eta gero, lagun handiak gara.

Zuen arteko komunikazioa ona izatea funtsezkoa izango da ongi dantzatzeko. Nola lortzen da?

Hitz eginez, eta entseatzen.

Azken bi astetan lortutakoez gain, zein beste sari eskuratu dituzue zuk eta Ikerrek dantzan?

Iaz, Donibanen eta Oiartzunen lehenengoak izan ginen, eta iaz baita ere, Bergaran, Euskadiko hirugarren bikoterik onena izan ginen.

Beraz, datorren urtean, lehenengo postua zuena behar du izan Bergaran...

Ia egia den, ze, datorren urtea, guretzako azkena izango da Gazteen Mailan.

Uda garaian dantza solte txapelketak han eta hemen izaten dira. Zeintzuk dira zuen hurrengo hitzordurik garrantzitsuenak?

Gipuzkoako Txapelketa, ekainaren 21ean, Trintxerpen, Pasaia Musikalek antolatuta; eta ondoren, madalenetakoa, uztailaren 24an; Azkenik, Donibanekoa, Santio egunean.

Sari guztiak dira garrantzitsuak, baina zuri, non gustatuko litzaizuke gehien irabaztea?

Herrian, garrantzitsua delako. Donibanen iaz irabazi genuen baina espero dugu aurtengoa ere eskuratu ahal izatea, eta, oro har, eskualdeko guztietan gustatuko litzaidake irabaztea.

Txapelketetan ondo moldatzen zarela frogatu duzu, baina, non nahiago, plazan, erromeria giroan ala taula gainean?

Erromeria giroan dantza egiteko ez daude hainbeste aukera, eta lagunak lotsatu egiten dira. Nahiago dut taula gainean aritu nahiz eta txapelketen aurretik oso urduri jarri.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Kirola

itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-11-19

Musika

Santa Zezilia eguna
OIARTZUN, Doneztebe plazatik abiatuta - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa