
Imanol Artola XVIII. futbito lehian parte hartzeko izen-ematea, zabalik
Kirola
Ekainaren hamaika baino lehen eman beharko dute taldeek izena Tiñelu Elkartean dagoen zerrendan
lorea muguruza
Imanol Artola XVIII. Futbito Oroitaldiko Txapelketan parte hartzeko aukera dago jada. Parte hartzeko interesa dutenek Tiñelu Elkartean dagoen zerrendan eman behar dute izena, eta talde bakoitzeko 50 euro ordaindu beharko dituzte. Horrez gain, antolatzaileek jakitera eman dute Imanol Artola Oroitaldian parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintza bakarra 16 urtetik gora izatea dela.
Aipatutako futbito txapelketa ekainaren 14an eta 15ean jokatuko dute, Bekoerrota kiroldegiko kantxan. Txapelketak 27 ordu iraungo ditu, izan ere, partida guztiak bata bestearen atzetik jokatzen baitira, eta ekainaren 15ean bertan erabakiko baita zein den lehiako irabazlea.
Dena den, antolatzaileek adierazi dute, parte hartzeko interesa duten taldeek ekainaren 11 baino lehen eman behar dutela izena. Hein berean, azpimarratu dute zein taldek zeinen kontra jokatuko duen zehazten duen zozketa ekainaren 13an egingo dutela, 19:30ean, Tiñelu Elkartean bertan.
Halaber, antolatzaileek esan dute «komenigarria» dela talde bakoitzeko arduradunen bat egotea zozketan, noiz eta zeinen kontra jokatuko duten jakiteko.
Neskei deialdi berezia
Imanol Artola XVIII. Futbito Oroitaldian izen-ematea zabalik dagoela gogorarazteaz gain, antolatzaileek deialdi berezia egin nahi izan diete herriko neskei: «Asko eta asko dira futbolean aritzen direnak, aritutakoak edo gutxienez gustuko dutenak. Etor daitezela futbitoan jokatzera eta gurekin ondo pasatzera».
Era berean, lehiako antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete herriko merkatariei, baita enpresei ere, hemezortzi urtetan Imanol Artola Futbito Txapelketa antolatzeko «beti eskaini duten laguntza eta arretagatik. Beraiengatik izango ez balitz oso zaila izango litzateke lehiaketa antolatzea».
Iaz, Altzako Lokal Salitre izan zen irabazlea
Iaz, ekainaren 16an eta 17an izan zen Imanol Artola Oroitaldia eta Altzako Lokal Salitrek irabazi zuen. Bigarren postuan, berriz, Sotxo Taberna taldea gelditu zen. Hirugarren postua, aldiz, bi taldek banatu behar izan zuten: Maritxu Tabernak eta Euskal Genetik-ek.
Golegile nagusia Sotxo tabernako jokalari bat izan zen. Giroa primerakoa izan zen iaz. Aurten errepikatuko da giro hori.
sariak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Afari sahararreko txartelak
OIARTZUN, Garmendi txokolategian - 2008-11-14
Musika
Santa Zeziliako kontzertua
OIARTZUN, Aialde kalea eta Doneztebe plaza - 2008-11-21
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.