
Sagardo Egunean 13 sagardotegik hartuko dute parte
Jaia
Gaur zortzirako, hilaren 31, antolatu du Intxixu AEK euskaltegiak festa Doneztebe plazan eta Donibane kalean
goiAtz labandibar
13 sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukerarekin iritsiko da XIX. Sagardo Eguna datorren larunbatean, hilak 31.
AEKko ikasle eta irakasleek, Girizia Elkarteko kideek, Prebentzio Batzordeko kideek eta sagardogileek aurkeztu zuten jaia.
AHT Gelditu!-k, txotxa
Aurten, AHT Gelditu! Elkarlaneko herriko kideek emango diote hasiera jaiari. Euren esku egongo da txotxa. «Gelditour ekimenarekin bat egingo dugu», azaldu dute.
Ondoren, Doneztebe plazan eta Donibane kalean egongo diren sagardo postu guztiak irekiko dira.
X. Sagardo Lehiaketa
Aurten, Sargardo Lehiaketak hamargarren urtemuga beteko du. Sagardo afaria izango da Girizia Elkartean, eta afarian biltzen diren guztiek osatuko dute epaimahaia.
Hamabi sagardotegik hartuko dute parte lehiaketan aurtengoan. Inaxio Ugarte sagardogilea zena gogoan izango dute, eta haren omenez emango dute saria.
Txartelak salgai daude dagoeneko 18 euroren truke Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian eta Intxixu AEK euskaltegian, ostirala arte.
Askagintzarekin elkarlana
Iaz lehen aldiz, Askagintzarekin elkarlaneanhasi ziren. Aurten ere, bide horretatik jarraituko dute, «adin txikikoak alkoholaren kontsumo arduratsuan hezteko konpromisoa hartu dugulako».
Alkoholaren kontsumoaren inguruan sentsibilizatzeko kartelak eta irrati bidez zuzenean emango diren kuñak prestatu dituzte.
Aiora Perez de San Roman Askagintzako kideak azaldu duenez, «helburua ez da adin txikikoek alkoholik ez edatea, baina bai aholku batzuk ematea eta zailxeago jartzea».
Txoko gogoan
Aurten, bereziki gogoan dute antolatzaileek Manuel Intxauspe Txoko herriko presoa. «Urtetan tortilla goxoak prestatzen aritu da, eta aurten gugandik urrun dugu Intxauspe».
Festa aurrera ateratzen laguntzen duten gainontzekoei ere «eskerrak» eman dizkiete.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinea
Film emanaldia
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-11-22
Musika
Kontzertua
Lezo, - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.