
Oreretako Gaztetxea eraberritze prozesuan da asteotan. Gazte talde bat Gaztañoko jaiei begira ari da lanean, nahiz eta uztailera arte inaugurazioa ez den egingo; herriko gazteei Gaztetxera hurbiltzeko deia luzatu diete.
Aldaketaren bidean
Alain maya
Praka eta elastiko zaharrak jantzi, brotxa, alikate edo dena delako lanabesa hartu eta Gaztetxean jo eta ke ari dira lanean azken asteotan hainbat gazte. Ate berriak jarri, elektrizitate sistema berritu edo Gaztetxea goitik-behera margotu; horiek dira egiten ari diren lanak.
«Gaztetxeak bazuen berritzeko beharra», onartu dute lanean ari zirenek. «Utzita zegoen, eta azken aldian izan ditugun lapurretek eta poliziaren miaketek are eta okerrago utzi dute», gaineratu dute.
Espero zutena baino harrera hobea izan dute Oreretako Gazte Asanbladako (OGA) kideek. «Lehen bilerara, jende asko azaldu zen, eta orain, egunero-egunero 15 lagun inguru beti gaude lanean gutxienez», gaineratu dute.
Deialdia herriko gazteei
Hala ere, herriko gazteei Gaztetxera joateko deia egin diete. «Guztion artean azkarrago eta hobeto egingo dugu. Egunero, 18:00etatik aurrera egoten da norbait hemen, eta bestela Landaren giltza eskatu besterik ez du langundu nahi duenak», azaldu du Eneko Murua OGAko kideak.
Sarrera, barra eta gela bat ari dira bereziki txukuntzen helburu batekin. «Gaztañoko jaietan barra jarri nahi dugu, eta nahiz eta, lana bukatuta ez egon, gela batzuk ari gara egokitzen», azaldu du Ander Torresek. «Gaztetxearen inaugurazioa baina, ez da uztailera arte egingo» zehaztu du Torresek.
Joan zen astean lapurreta saiakera bat izan zen. Gaztañoko bizilagunek, ordea, udaltzainei deitu eta lapurrak atxilotu zituzten. «Askotan sartu da jendea Gaztetxera, hala ere, hemen ez dago lapurtzeko gauza gehiegi», argitu dute OGAko kideek.
Duela hilabete Espainiako Poliziak egin zuen sarekadan Gaztetxea miatu zuten, eskualdeko beste lokal batzuk bezala. «Atea botatzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten, nahiz eta arrastoak utzi zituzten». Lapurreten aurka alarma bat jartzea pentsatzen ari direla azaldu dute Oreretako Gazte Asanbladako kideek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
Hiesari buruzko hitzaldia
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusia - 2008-11-19
Hitzaldia
Hiesari buruzko hitzaldia
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-20
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.