Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Trigger Travis Piraten Musika Lehiaketako finalerako sailkatu da

Musika

Horrez gain, ekainaren 5ean Bilbo Hiria Musika Lehiaketako finalean ere ariko da herriko taldea

Alain maya

Garai oparoa ari da bizitzen Trigger Travis herriko taldea. Donostiako Piraten II. Lehiaketako eta Bilbao Hiria Musika Lehiaketako finalerako sailkatu dira.

Donostiako II. Piraten Lehiaketako antolatzaileek atzo eman zuten aditzera Yaw taldearekin batera Trigger Travis taldea zela beste finalista. Ekainaren 7an izango da finala Dokan, aurreko faseak egin diren leku berean. Aurretik , baina, beste zita bat izango dute Bilbon. Bilbo Hiria Musika Lehiaketako finalean ariko dira ekainaren 5ean, Bilborock aretoan.

Talde gaztea da. 2007ko maiatzan hasi zuten bidea eszenatoki gainean, Mogambo Aretoan. Kontzertu batzuen ondoren lehen lana grabatu zuten, The Zoo, Karlos Osinagak ekoitzitakoa.

Talde gaztea izan arren, Euskal Herriko mugetatik kanpo aritzeko aukera izan dute. Espainiako Estatuan, Belgikan, Frantzian edo Txekian egon dira.

 

U5 zerbitzuaren lehen joan-etorriak



zerbItzuAk Sanmarkoseneko Zaharren Egoitzarako bidea egiten duen U5 autobus zerbitzuak atzo egin zituen lehen joan-etorriak. Errenteriako Udaleko Trafiko Sailetik jakinarazi dutenez, autobus zerbitzu berri hau egoitzara bisitan joaten diren senitarteko edo lagunei bideratuta dago, batez ere. «Hemendik aurrera, ordea, behar bezalako zerbitzu publikoa izango dute herritarrek», esan dute Trafiko Sailetik.



 

«Jakinminagatik eman genuen izena»

Aitor ibarguren ð- Trigger Travis taldeko gitarra jolea

Musika

Bi finaletan izateak ezustean hartu ditu Trigger Travisekoak; orain, egindako bidea biribildu nahi dute

A. maya



Aitor Ibarguren (Errenteria-Orereta, 1981) Trigger Travis taldeko gitarra jolea da. Bi musika lehiaketetako finaletarako sailkatu dira. Pozik dauden arren, ez diote nahi baino garrantzia gehiago eman nahi.

Pozik egongo zarete finalean egotearekin , ezta?

Bai, noski. Ez genuen espero Donostiako Piraten Musika Lehiaketan eta Bilbo Hiria Lehiaketan horren urrutira iritsiko ginenik. Kuriositatez eman genuen izena, txapelketen mundua ezagutzeko, eta finaleraino heldu gara.

Lorpen hauek ateak zabalduko dizkizuetela uste duzue?

Oraindik ez ditugu fruituak lortu, baina gerta liteke. Hala ere, horrek ez gaitu larritzen.

Finalei begira itxaropentsu al zaudete?

Bai, baina burua jan gabe. Finalera heldu bagara irabazi dezakegula esan nahi du, baina ez badugu irabazten ere ez da ezer gertatuko. Hala ere, denoi gustatzen zaigu irabaztea. Epaimahaien gustu musikalak garrantzitsuak izango dira azken emaitzean.

Ezagutzen al dituzue zuen arerioak?

Bai, batez ere Piraten Musika Lehiaketan kontrario izango ditugun Yaw taldekoak. Mogambo Aretotik ezagutzen ditugu, eta antzeko giroetan aritzen gara. Metal musika estiloa jorratzen dute.

Zein talde dira zuen erreferentziak?

Rockin´ hardcore estiloko musika jotzen dugu guk, baina taldekideon zaletasunak oso ezberdinak dira. Horregatik, ez dugu erreferentziarik.



 


 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Auzo batzarrak
OIARTZUN, Bizardia Elkartean eta Iturri-Berri Elkartean - 2008-11-20

Musika

Kontzertua
OIARTZUN, Iurritan - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa