Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Leku aldatze zentrorik

ez egiteko eskatu du San Markos Plataformak

Hiri hondakinen kudeaketa

Zabortegiaren lekuan, zonalde berde bat eta parke bat egitea nahi dute

Jon gonzalo

San Markos Plataformak zabortegia itxi eta leku aldatze zentrorik ez egiteko eskatu die politikariei. «Zabortegiaren lekuan ez dugu leku aldatze zentrorik nahi. Zonalde berde bat, parke bat, horixe da nahi duguna. Orain arte dezente sufritu dugu eta nahikoa dela uste dugu. Adar jotze gehiagorik ez!», azpimarratu zuten Plataformako kideek egoera salatzeko prentsaurrekoan.

Plataformako kideen esanetan, «bi urte baino gehiago daramatzagu borrokan, eta ez dugu batere aurrerapausurik eman. Politikariek behin eta berriro esan digute zabortegia itxiko dutela eta ez dute haien hitza bete. Ez dute lotsarik!».

San Markoseko Mankomunitatea

Une honetan zabortegiaren itxierak duen atzerapenaren arduradun nagusia San Markoseko Mankomunitatea dela salatu dute Plataformako kideek.

«San Markoseko Mankomunitateak ez du Zubietan errauste planta egitea nahi, baina, aldi berean, ez du alternatibarik eskaintzen. Bitartean, auzia luzatzen ari dira. Horregatik, egoera kudeatzeko gai ez baldin badira, dimisioa aurkezteko eskatzen diegu».

Alkatearen jokaera

Juan Carlos Merino alkatearen jokaera ere gogor salatu dute San Markos Plataformako kideek: «Ez dugu ulertzen alkatea nola ez dagoen gure ondoan borrokan. Argi esan dezala leku aldatze zentroaren alde ala kontra dagoen! Argi esan dezala parke bat egingo duen ala ez», azpimarratu dute Plataformako kideek.

Azkenik, leku aldatze zentroa beste toki batean egiteko eskatu du San Markos Plataformak, eta helburu hori lortzeko Errenteriako Udalaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntza beharrezkoa izango dela ohartarazi dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa