Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Andoni Cazorla Sarajevoko Europako Judo Txapelketan izango da

Judoa

Asteburuan Murtziako Torre Pachecoko lehian Garikoitz Sagarzazu Espainiako txapeldun izan da

lorea muguruza

Andoni Cazorla judoka lezoarra Bosnian egingo den Europako Judo Txapelketan izango da. Sarajevon (Bosnia Herzegobina) izango da lehia, hain zuzen ere. Pasa den asteburuan Murtziako Torre Pacheco herrian egindako judo txapelketa izan zen Europako lehian parte hartzeko txartela eman ziona Cazorlari. Izan ere, bertan azken borrokaldia galdu ondoren, Espainiako Eskolarteko Judo Mailan bigarren postua eskuratu baitzuen. Garikoitz Sagarzazuk, berriz, hamalau urterekin, 66 kilotik gorako Mailan urrezko domina lortu du, beraz, aurtengo Espainiako txapelduna da.

Hamabost urteko judoka lezoarra 73 kilotik gorako mailan aritzen da, eta ezin hobeto aritu zen Murtziako Txapelketan. Bata bestearen atzetik kontrario guztiak mendean hartzen joan zen Cazorla ippon eginez. Azken borrokaldian, ordea, andaluziar batekin topo egin eta ordura arteko joera puskatu zuen Cazorlak. Borrokaldia bukatzeko sei segundo falta zirela Cazorla aurretik zen hiru yuko, wazari bat eta shido batengatik. Abantailak abantaila, Cazorlak ippon egiteko saiakera egin zuen, baina indar gutxirekin, eta aurkariak aurre hartu zion. Hori dela medio, Espainiako Eskolarteko Judo Mailan bigarren postuan gelditu zen judoka lezoarra.

Urte guztiko lanaren emaitza

Denboraldian zehar hamaika garaipen eskuratu ditu Cazorlak. 2007ko urrian Nage No Katako Espainiako Txapeldun izan zen; aurtengo otsailean, berriz, Kadete Mailako Espainiako Openean ere lehen postuan gelditu zen, baita martxoko Fuengirolako Nazioarteko Txapelketan ere.

Hilabete geroagoa, Portugalgo Coimbra hirian urrezko domina lortu zuen. Murtzian egindako erakustaldiak borobildu du Cazorlaren aurtengo denboraldi aparta.

Sagarzazu, rankinean txapeldunorde

Garikoitz Sagarzazu judoka lezoarrak ere emaitza ezin hobea lortu zuen Torre Pachecoko txapelketan. 14 urterekin Espainiako txapeldun izateaz gain, rankinean txapeldunorde gelditu baita.

Lehen borrrokaldia Juan Urquizaren kontra izan zuen Sagarzazuk eta irabaztea lortu zuen. Bigarren borrokaldia, berriz, Rodriguez galiziarraren kontra izan zuen lezoarrak eta hemen ere garaipena eskuratu zuen.

Hirugarren borrokaldia, ordea, Soler valentziarraren aurka egin behar izan zuen eta epaileek hartutako erabaki baten ondorioz, Sagarzazuk irabazi zuen.

Azken borrokaldia, aldiz, Aitzol Sacristan euskaldunaren kontra egin behar izan zuen. Ordurako, ordea, Sagarzazuk mina sumatzen zuen oin batean, baita kalanbreak ere. Dena den, entrenatzaileek ematen zizkioten aholkuei entzungor eginez, Sagarzazu Sacristanen kontra borrokatzera irten zen, eta irabazi egin zuen.

Torre Pachecon eskuratutako dominarekin Kadete Mailan egiten duen lehen urtean, Espainiako judo txapelketa bigarren posturik onena lortu du. Emaitza horiekin, Espainiako Selekzioan aritzeko aukera izango du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa
Lezo, Andreone Udal Liburutegia - 2008-11-19

Musika

Kontzertua
OARSOALDEA, Gezala Auditoriumean - 2008-11-23

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa