
EAE-ANV: «Gardentasuna itzuli diogu Udalari»
Lezo
Agintean pasa duten urtebetearen balorazioa egin du udal gobernua osatzen duen EAE-ANVk
goiAtz labandibar
Lezoko Udala osatzen duen EAE-ANVko udal gobernuak urtebeteko balantzea egin zuen atzo. «Udalari sinesgarritasuna eta gardentasuna itzuli dizkiogu», esan zuten EAE-ANVko lau zinegotzik atzo goizean emandako prentsaurrekoan.
EAE-ANVk Udalean urtebetean egindako kudeaketa aztertu zuten ordezkari hauek, eta egoeraren balorazio politikoa ere egin zuten: «Euskal Herriak bizi duen egoera ez da demokraziazkoa».
«Herriaren etorkizuna»
«Herriari begira, hainbat erronkari» aurre egin behar izan diotela ere esan zuten. Horien artean, «herriaren etorkizuna baldintzatuko zuten hainbat egitasmo atzera bota» dituztela azaldu zuten.
Aurreko legegintzalditik «oinordean jasotako» ekimenak direla atzera bota dituztenetako batzuk ere gehitu zuten.
Erantzun «duinak»
«Herriaren arazoak konpontzeko alternatibak eskaintzea» dela euren egitekoa azpimarratu zuten.
Ildo horretan, urtebetean egindako beste hainbat lanen berri ere eman zuten: «Udalaren finantza-egoera argitu, aurrekontuak urte hasieran onartu, etxebizitza-proiektuetan aldaketak sartu, Gazte Topagunea, jai-ekimenak egin, ordainketa atzeratuak eguneratu...». Gai potoloei «duintasunez» erantzun dietela iritzi dio EAE-ANVko udal gobernuak.
Ekainean, urtemuga
Iazko maiatzean izan ziren udal hauteskundeak, baina ekainean hartu zuten gobernua EAE-ANVko kideek.
Horregatik, datorren hilabetean ospakizun zehatzagoak egingo dituztela azaldu zuten.
«Zilegitasun bakarra»
Udalak esan zuen «herritarren borondatea da zilegitasun guztia eta bakarra». Eurak gobernura «herriaren borondatearengatik» heldu zirela ere erantsi zuten.
«Herritik kanpo erabakitakoak, Espainiako Alderdien Legeak... ez dute zilegitasunik», erantsi zuten.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.