Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Igerilekua ezinduentzako egokitzen ari da Udala

Irisgarritasuna

Udan, Altzate igerilekua zabaltzen dutenean, ondoko belardian mugitu ahal izango dira ezinduak

urko etxebeste

Altzate igerilekuaren inguruko sarbideak eta bertako belardian egoteko guneak egokitzen ari da egunotan Lezoko Udala. Udari begirako neurria da, eta bereziki herritar ezinduek igerileku zerbitzuaz goza dezaten egiten ari dira lan hauek.

Lezoko Udaleko Hirigintza Sailetik jakitera eman dutenez, ezinduentzako irisgarritasun araudia bete dadin egiten ari dira lanak. Izan ere, orain arte, Altzate igerileku ondoko belardian (udan, igerilekuaren estalkia zabaltzen denean, bertan izaten dira igerilekuko erabiltzaileak), zailtasunak zituzten pertsona ezinduek bertatik mugitzeko. Lanak bukatzen dituztenean, beraz, igerilekuak herritar guztientzako behar bezalako zerbitzuak eskainiko ditu.

Hormigoizko bidea

Hirigintza Sailetik jakitera eman dutenez, belarditik zehar, igerilekura iristeko hormigoizko bide bat egin dute. Beraz, gurpildun aulkiak behar dituzten lezoarrek edo bestelako ezintasunak dauzkatenek errazago izango dute igerilekuraino iristea.

Bideak egiteaz gain, atseden lekuak ere egin dituzte igerilekuaren inguruan. Horrela, igerilekuaren inguruan mugitzeko arazoak konpontzeaz gain, bertan dauden bitartean atseden hartzeko edo, besterik gabe, egoteko toki aproposa izango dute ezintasunak dauzkatenek.

Ekainaren 16an, zabalik

Bestalde, Altzate igerilekutik jakitera eman dute udako zerbitzua ekainaren 16tik aurrera zabalik egongo dela. Hau da, eguraldi ona egingo duen bakoitzean igerilekuko estalkia zabalduko dute, eta herritarrek belardian egoteko aukera izango dute, berrikuntzez gozatzeko aukera izanik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Ordezkariak aukeratzea
OIARTZUN, Gazte Izanak-en egoitzan - 2008-11-19

Hitzaldia

Hiesari buruzko hitzaldia
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa