Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Astelehenean eztabaidatuko da 'mozio etikoa', Arizabalon

Udala

Mozioa aurrera atera daiteke, EAren edo EBren babesa lortuz gero; EAE-ANVk mozio alternatiboa aurkeztuko du

olatz mitxelena

Astelehenean, 20:00etan, Arizabalon. Ordurako deitu du ez ohiko udalbatzarra Pasaiako alkate Maider Zigandak, udaletxe berrian egingo den lehena. Eztabaidarako bi mozio: PSE-EEk erregistratutako mozio etikoa batetik, eta bestetik, EAE-ANVk aurkeztutakoa.

Jakina denez, mozio etikoak dimisioa emateko eskatzen die indarkeria gaitzesten ez duten zinegotziei. ETAk PSE-EEko militante Isaias Carrasco Arrasaten hil ondoren sortutako mozioa da, PSE-EEk eta EAJ-PNVk adostutakoa.

Mozioak aurrera egiteko aukera du Pasaian. Gobernu taldean, EAE-ANVk 7 zinegotzi ditu; oposizioan, PSE-EEk 5 ditu eta 2 EAJ-PNVk. PPk, EAk eta EBk zinegotzi bana dute. EAJ-PNVk eta PPk mozio etikoa babestuko dutela iragarri dute, beraz, EAren edo EBren aldeko botoa nahikoa litzateke mozio etikoak aurrera egin dezan.

Udalbatzarraren atarian,OARSOALDEKO HARSOALDEKOk alderdi guztiekin hitz egin du eta hona erantzunak:

«Gatazkaren konpobidea denon artean eztabaidatu behar dugu»

ander poza

EAE-ANV

«Mozio alternatiboa sartu dugu ez gaudelako ados PSE-EEk sartutako mozioarekin. Guk pentsatzen dugu eztabaidatu behar duguna gatazkaren konponbidea dela, denon artean. Ez dugu uste horrelako mozioekin gatazka konpontzen denik, eta are gehiago, esaten badugu denen artean iritsi behar dugula konponbide horretara, nabarmena da, hau gu bazter batera uzteko saiakera bat dela. Ez hori bakarrik; ateak zabaltzen dizkio gerora etorri daitekeen zentsura mozioari, edo ez dakigu ondo zerri. Gure mozio alternatiboaren argudioak udalbatzarrean azalduko ditugu. Hitz egitera goaz, herritarrekin konpartitzera eta eztabaidatzera. Ez dakit besteek zer egingo duten, baina hori da gure jarrera eta udalbatzarrean argi eta garbi ikusiko da. Mozio etiko horien atzean benetan zer dagoen nabarmendu nahi dugu. Etikarekin zerikusirik ez daukaten mozioak dira, eta benetan horren atzean zer ezkutatzen ari den azalarazi nahi dugu».



«Mozioa argia da eta ez du lerro artean irakur daitekeen ezer»

IZASKUN GOMEZ

PSE-EE

«Ez dugu inolako adierazpenik egingo gaiaren inguruan. Hainbat hedabide jarri dira gurekin harremanetan eta denei erantzun diegu guk oraingoz ez dugula ezer esaterik. Mozioa argia da, eta ez du lerro artean irakur daitekeen ezer. Mozioa argia denez, ez dugu oraingoz gai honekin luzatu nahi. Edonola ere, udalbatzarra bukatuta, gure balorazioa egingo dugu eta denoi helaraziko zaizue».

«Mozioa sinatu dugu, eta gure jarrera mozioa babestea baino ezin du izan»

jose luis goikoetxea

EAJ-PNV

«Jarrera logikoa. Mozioa sinatu dugu, eta gure jarrera mozioa babestu besterik ezin du izan. Sinplea da. Argudioak gaia aztertzeko egingo den udalbatzarrean azalduko ditugu».

«Herriko batzarrak erabakitzen duena bozkatuko dut»

xabier pombo

EB-Berdeak

«Nire botoa herriko batzarrean erabakitzen dugunaren araberakoa izango da, eta batzarra oraindik egiteke dugu. Gaia oso zaila da. Guk beti gaitzetsi dugu indarkeria, eta beti defendatu dugu giza eskubide guztien gainetik, bizitzeko eskubidea dagoela. Era berean, ez gaude ados Alderdien Legearekin, uste dugulako hortik ez dela konponbidea etorriko. Batzarraren erabakia argudio horien inguruan hartuko dela pentsatzen dut».

«Pasaiako batzarrak hartuko du erabakia, goi mailako gomendioa kontuan hartuz»

miriam cano

EA

«Herrian kartelak daudelako dakigu astelehenean dela udalbatzarra, baina ofizialki ez digute jakinarazi eta horregatik protesta egiteko asmoa dut. Ofizialki, soilik, PSE-EEk eta EAJk aurkeztutako mozioaren berri dugu. Ni bozeramailea naiz, eta Pasaiako EAren iritzia eramango dut udalbatzarrera. Printzipioz, ANVk aurkeztuko duen mozioari buruz ez dut ezer esateko, ez dudalako irakurri testua. Bestea ezaguna da, eta pentsatzen dut beste udaletan aurkeztu den berdina izango dela. EAk, nazio mailan bere iritzia eman zuen bere jokaera zein izango zen argitzeko, baina, herriko batzorde bakoitzak askatasuna du salbuespenak egiteko. Gu eztabaidatzen ari gara eta iritzi desberdinak daude. Pasaiako batzarrak erabakia hartuko du orain, beti ere kontuan hartuz zein izan den goi mailako gomendioa».

«Zehaztu gabeko guztien gainetik, babestu egingo dugu 'mozio etikoa'»

angel olaso

PP

«Alderdi Popularraren jarrera mozio etikoaren aldekoa izango da. Ez gaitu gehiegi konbentzitzen. Aurretiazko pausu bat da, benetan garrantzitsua den moziorantz, zentsura moziorantz alegia, baina horrela planteatu denez, guk lehen urratsa emango dugu. Aurretik, gure mozioa aurkeztu genuen, mozio politikoa baita ere, eta atzera bota zuten. Mozio politiko batek erantzun politikoa beharko lukelako. Mozio etikoak ez duela ezertarako balio uste dugu, hala eskatu arren, EAE-ANVko zinegotziek ez dutelako dimisioa emango. Indarkeria armatua gaitzesten ez den bitartean, mozio etikoek ez dute etikarik. Hala ere, eta zehaztu gabeko guztien gainetik, babestu egingo dugu mozio etikoa».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

1953an jaiotakoen bazkaria
ERRENTERIA-ORERETA, Lezoko Etxeberri jatetxean - 2008-10-30

Musika

Kontzertua
OIARTZUN, Iurritan - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa