
Loriartzun Txaran, plazan eta Arditurrin ospatuko da
Oiartzun
Bihar izango da lore eta landareen azoka; sarrera doan izango da gune guztietan eta garraio zerbitzua egongo da
goiatz labandibar
Bihar, berriz ere lorez eta landarez beteko da Oiartzun. Loriartzun ospatuko da Txaran, Doneztebe plazan eta Arditurrin.
Iaz bezala, aurten ere sarrera doan izango da. Berrikuntza gisa, azokak egun bakarra izango du. 10:00etan irekiko ditu azokak jaia, herriko emakume baserritarrek inauguratuko baitute Loriartzun, udal ordezkarien aurrean. Ixteko ordua 19:00etan izango da.
Gainera, atzo ireki ziren Arditurriko meategiek protagonismo berezia izango dute.
Garraioa, doan
Aparkaleku zerbitzua doan izango da propio horretarako prestatu den tokietan: Alcampo merkatalgunean, Ugaldetxoko futbol zelaian, Atamitxen, Landetxen eta Madalensoron.
Horrez gain, Tren Berdea martxan egongo da bihar. Trenak Mendibiltik Doneztebe plazarako bidea egingo du 20 minuturo, doan.
Azkenik, Ergoienera joateko autobus zerbitzua egongo da plazatik ordu erdiro, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Hau ere, dohainik izango da.
Garraio publikoa sustatzeko modu bat da. Hala ere, bidegorri sarea erabilita ere gune batetik bestera mugi daiteke -Arditurri eta Txararen kasuan, behintzat-.
Girotzeko ekimenak
Aurreko aste osoan zehar, Loriartzun jaia osatzeko ekimenak izan dira herrian: erakusketak, euskal historiari eta arkeologiari buruzko hitzaldiak...
Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatu dute «loreen eta landareen jaia», beste urte batez.
egitaraua Txara, 1. gunea
10:00etatik 19:00etara.Loreen eta landareen salmeta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
Hiesari buruzko hitzaldia
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-20
deialdiak
Auzo batzarrak
OIARTZUN, Bizardia Elkartean eta Iturri-Berri Elkartean - 2008-11-20
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.