
Ofizialki inauguratu dute Pasaian udaletxe berria; eguerdian inaugurazio ekitaldi ofiziala izan zen, agintariei begira egindakoa; arratsaldean berriz, herritarrek izan zuten sartzeko aukera.
Guztiona, guztioi zabalik
olatz mitxelena
Ostirala. 2008ko maiatzaren 30a. Pasaitarrek udaletxea estreinatu zutenekoa. Hala gogoratuko da etorkizunean atzoko data. Izan ere, zaharberritze lanetan urteak eman eta gero, atzo, azkenik, udaletxe berria inauguratu baitzen Donibaneko Arizabalo jauregian.
Atzoko hitzordua berezia zen, eta igarri zitekeen, jantzi dotoreetan eta gonbidatuetan; egun Udalbatza osatzen duten ia guztiak han ziren, eta beraiekin batera alkate eta zinegotzi ohiak, Roberto Lopez Etxezarreta tartean, Joxe Joan Gonzalez Txabarri Portu Agintaritzako burua , Foru Aldundiko arduradunak, Jaime Tejedor kofradiako burua , Pasaia Musikal, Pasaia-Lezo Lizeoa eta Karmengo Ama... Erakundeen ordezkarien artetik soilik Eusko Jaurlaritzakoak falta ziren.
Iragarritako ordua baino minutu batzuk beranduago hasi zen inaugurazio ekitaldia. Gotzon Poza antxotarrak Aurreskua dantzatu zuen udaletxe berriaren kanpoaldean, eta ondoren, txistu doinuak lagun, udaletxea barrutik ezagutzera sartu ziren guztiak.
Ederra dago Arizabalo. Erakargarria egiten da XVII. mendeko eraikin historikoa, estilo modernista batez apaindua ikustea. Gela zabal eta argiak, lanerako erosoak, eta beti ere eraikinaren oinarrizko egitura errespetatuaz antolatuak.
Hiru solairu
Hiru solairu ditu udaletxe berriak. Beheko solairuan herritarren arretarako beharrezko diren zerbitzuak kokatu dituzte, baita artxiboa ere. Bigarren solairuan daude, besteak beste, alkatearen eta idazkariaren bulegoak, baita plenoetarako areto berria ere. Hirugarren solairuan berriz, Hirigintza Saila, eta talde politikoen gelak. Bakoitzak berea izango du aurrerantzean Arizabalon. Bigarren eta hirugarren solairuan balkoi ikusgarriak, badiara begira.
Pleno areto berrian hartu zuen hitza Ziganda alkateak. Xabier Portugalentzako esker oneko hitzak izan zituen Zigandak, bera alkate zela abiatu zelako Arizabalo udaletxe bihurtzeko egitasmoa. Luntxari paso eman aurretik etxearen historia oparoari errepasoa egin zion alkateak. «Etxeak historia luzea du, eta bada bukaera egokia udaletxea izatea», iritzi zion.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-10-26
deialdiak
Auzo batzarrak
OIARTZUN, Bizardia Elkartean eta Iturri-Berri Elkartean - 2008-11-20
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.