
Allerru Mendi Taldeak Finalista Eguna egingo du ekainaren 8an
Lezo
Jaizkibelgo Allerru tontorrera igoko dira, eta ondoren adiskidantza bazkaria egingo dute Aizpea ostatuan
u. etxebeste
Allerru Mendi Taldeak, urtero bezala, Finalista Eguna ospatuko du ekainaren 8an, igandea. Lehenik, Jaizkibelgo Allerru tontorrera martxa egingo dute, ondoren, Lezora jaitsi eta adiskidantza bazkaria egiteko. Ekimenean parte hartzera animatu dituzte lezoarrak.
08:30ean aterako dira Allerru tontorrera bidean Allerru Mendi Taldekoak. Gurutze Santuaren plazan hasiko da martxa. Behin Allerru tontorrera iritsita, hamaiketakoa banatuko zaie parte-hartzaile guztiei, atseden hartzeko tartea hartzeko.
Hamaiketakoa bukatuta, Lezorako bueltako bidea hasiko dute. Herrira iristerakoan, Aizpea ostatuan adiskidantza bazkaria prestatu dute.
Sari banaketa
Aizpea ostatuan egingo den bazkariaren bukaeran, Finalista Egunaren baitako sariak emango zaizkie azken hilabeteetan ondoen ibili diren Lezoko mendizaleei.
Bazkarirako izena emateko zerrenda Aizpea ostatuan bertan jarria dago. Haurrentzako eta helduentzako menuak prestatu dituzte, eta beraz, menuen prezioak horren araberakoak dira.
Allerru Mendi Taldetik jakitera eman dute izen-ematea lehenbailehen egin behar dela.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Ordezkariak aukeratzea
OIARTZUN, Gazte Izanak-en egoitzan - 2008-11-19
Hitzaldia
Hiesari buruzko hitzaldia
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-19
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.