Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abuztuak 22, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Ereintza Elkartearen 50. urteurrenaren baitan ospakizunetan dira sail ezberdinak; datorren astean eskubaloi taldearen txanda izango da. Maialen Arenaza eta Jose Inazio Altube, taldeko bi belaunaldi, Ereintzaz mintzo dira.

Iragana, oraina eta geroa

alain mayA

Paseak, jaurtiketak, geldiketak, zintak... eskubaloiak ez du aldaketa handirik izan azken 50 urtetan. Ereintzaren Eskubaloi taldeak, berriz, goitik-beherako eraldatzea izan du. Mende erdi honetan 800 jokalari baino gehiago igaro dira talde zuri-gorritik. Horietako birekin izan da OARSOALDEKO HITZA. Bi belaunaldi, bi ikuspegi: Maialen Arenaza eta Jose Inazio Altube dira.

Biak ala biak 13 urterekin hasi zuten beren ibilbidea eskubaloian. «Lehengusuak jokatzen zuenez, ni ere hasi nintzen», onartu du Arenazak. «Ni, berriz, fraileek behartu nindutelako hasi nintzen. Gainera, pibotez jokatzera ere behartu ninduten Telleriko fraileek», ekarri du gogora Altubek.

Jokalari ohi, entrenatzaile, zuzendaritzako kide...

Jose Inazio Altube Ereintza Eskubaloi taldeak eman duen jokalaririk onentsuenetakoa da. Goi mailan aritu zen, onenekin lehian, eta egun Ereintzako zuzendaritzako kide da. 85/86 denboraldian gainera, Ereintza sailkapeneko azken postuetan zen lau jardunaldiren faltan Altube entrenatzaile zela. Alde guztiek, Altubek entrenatzaile eta jokalari papera egin zezala erabaki zuten. Hurrengo partidak irabazi egin zituen Ereintzak, eta mailari eutsi zion. Atzetik, soka luzea ekarri zuten eztabaidak iritsi ziren baina. «Halako mila bitxikeri daude», dio protagonistak.

Maialen Arenazak, ordea, lehen urtea du Ereintzan, ilusio eta gogo biziz dago aurrera egiteko. Cristobal Gamon ikastetxean hasi zen eskubaloian, eta Langaitzen ere aritu ondoren, heldu da urten talde zuri-gorrira. Ereintzaren iragana, oraina eta geroa dira.

Hasiera gogorra

1959an sortu zen ofizialki Ereintza Eskubaloi taldea. Hasiera guztiak bezala gogorra izan zen. Estali gabeko frontoian jokatzen zuten, porteriak, kartelak, zelaiko marrak margotu... jokalariek egiten zituzten. «Gaur egun, jokatu bakarrik egiten dugu», nabarmendu du Arenazak. «Badaude borondatea duten jokalari batzuk, baina agindu ezean jai dago», gaineratu du Altubek. Gaur egun, jolastea gustatzen zaielako bakarrik etortzen direla dio zaharrenak, eta gazteenak hori zalantzan jarri du, «batzuk zeozer egiteagatik etortzen dira».

Ez da Maialen Aranazaren kasua. Kirol hau maite du, eta luzaroan berari lotua jarraitzea espero du. «Maialen bezalakoekin ziurtatuta dugu etorkizuna. Luzaroan jarraituko du kirol honetan, ezta Maialen? Asko maite du kirol hau», dio Altubek, gazteak irri egiten duen bitartean. Ereintzak, gaur egun Lehenengo Nazional Mailan du mutilen taldea, eta neskena, Bigarren Nazional Mailan.

Mende erdi horretan, Lehen Mailan egon zen Ereintzaren mutilen taldea (futbolean Bigarren Maila litzatekeena). «Etorkizunean itzuliko garen? Saiatuko gara noski, baina hori bigarren mailako helbura da guretzat», aitortu du Ereintzako jokalari ohi, eta gaur egungo zuzendaritzako kideak. «Guk, eskubaloiak herrian bizirautea nahi dugu. Gaur egun, Ereintzaren 11 taldeak batuta 160 jokalari inguru ditugu. Hori da gure garaipena», gaineratu du.

Eskubaloiaren osasuna

Ez dira eskubaloiaren garairik onenak, hala dio behintzat Jose Inazio Altubek. Futbolaren inguruak beste kirolei min handia egiten diela uste du. «Gaur egun, jendeak komunikabidetan agertzen diren kirolak aukeratzen ditu. Eta, zenbat orri pasatu behar dira kiroletako sailean eskubaloiaren inguruko albiste bat irakurtzeko?».

90. hamarkada ekarri du gogora, Irungo Elgorriaga Bidasoa Europako txapeldun izan zenekoa. «Lorpen txikiagoak lortuta, presentzia handiago dute. Gure etorkizuna, agintariekin eta komunikabideekin erlazionatuta dago». Maialenek, berriz, «jokatzen jarraitzen den bitartea, ez dela hilko» iritzi du.

Hala ere, guztia ez da beltz kolorekoa, eta emakumeen parte-hartzeari dagokionez, futbolari urtetako aldea ateratzen dietela uste dute biek. «Futbola emakumeentzako ez dela diote, baina eskubaloiarekin ez da hori gertatzen», dio Maialenek. «70. hamarkadan lehen aldiz emakume arteko futbol partida izan zen. Ordurako, eskubaloi taldeak Euskal Ligan jokatzen zuen», berretsi du Altubek.

Eskubaloiaren aldaketa horren isla ere bada Ereintza. «Hasieran, Don Bosco eta Telleri-Alde ziren erreferentziak. Orain gu gara», aitortu du Altubek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Kirola

entrenamendu hasiera
ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa