Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Sagardoaren plaza, Oiartzunen

Jaia

Intxixu AEK-k antolatuta, XIX. Sagardo Eguna ospatu zen atzo; AHT Gelditu! Elkarlanak egin du txotx aurten

goiatz labandibar



AHT Gelditu! Elkarlanaren izenean, Iban Pikabeak txotxa egin orduko hasi ziren hustutzen sagardo kupelak eta botilak.

Oiartzuarrek puntualtasunik ez dutenaren fama dute, baina atzo erakutsi zuten, nahi dutenean, gutxienez, badakitela aski puntualak izaten.

17:55ean jarrita zegoen txotxaren ordua, eta 18:00etako sei kanpaikadak jo zituztenean San Esteban parrokiako kanpaiek, jaia abian zen. Euriak lagundu ez arren, giroa pixkanaka zabaldu zen plaza inguruan eta inor gutxik uko egin zion uko sagardoa dastatzeari.

Alkoholaren kontsumoa eta gaztetxoak

Dultzaineroek alaitu zuten atzo ere XIX. Sagardo Eguna. Atzokoan, agian baten batek bestelako zuzeneko musika faltan botako zuen, baina Sagardo Egunean, sagardoa bera da protagonista nagusia. Bakarra ez esatearren. «Azken urteetan adin txikikoek alkohola kontsumitzearen kezka dago, eta arrazoi horri irtenbidea ematen saiatzen gara», azaldu dute AEKtik.

Herritarren laguntza

Intxixu AEK-ko kideak, herriko elkarteetako kideen laguntzarekin, gelditu gabe ibili ziren alde batetik bestera. Saioa Ballesteros AEK-ko irakasleak esan bezala, «lan franko izaten dugu, baina laguntza handia ere bai». Pintxoak egiten, sagardoa botatzen... «Oiartzunen jende gehien biltzen duen jaietako bat da, eta polita izaten da», erantsi zuen Ballesterosek.

Sagardo Eguna bukatuta, Girizia Elkartean X. Sagardo Lehiaketa izan zen. Edizio hau ixteko orduan, oraindik irabazlerik ez zegoen.

Askorentzat, jaiak gero Kataxulo Gaztetxian jarraitu zuen, fidantzak ordaintzeko antolatutako kontzertuetan.

Datorren Sagardo Eguna, urtemuga biribila izango da: XX. Sagardo Eguna hain zuzen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

TELP ikastaroan izen-ematea
OIARTZUN, Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuan - 2008-10-01

Kirola

itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-10-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa