
'Eskubaloia 12 orduz' jaialdia hilaren 28ra atzeratu du Ereintzak
Eskubaloia
Larunbat honetarako iragarrita zegoen festa bertan behera utzi dute, «arazo teknikoak» direla-eta
jon gonzalo
Ereintzak antolaturiko Eskubaloia 12 orduz jaialdia ez da larunbat honetan ospatuko. «Arazo teknikoak» direla medio, hilaren 28ra atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.
«Jendearekin bat egiteko arazoak izan ditugu, eta horregatik ospakizuna atzeratzea erabaki dugu. Gure asmoa ahalik eta jende gehienak parte hartzea da, eta larunbat honetan festa egin izan bagenu, Ereintzako jokalari historiko asko kanpoan geldituko ziren», azpimarratu du Francisco Javier Barros Ereintza Eskubaloiako kideak.
Atzerapenak sortu dituen arazoengatik eta eragozpenengatik «barkamena» eskatu dute antolatzaileek.
Hilaren 28an egingo dute
Eskubaloia 12 orduz jaialdia, beraz, hilaren 28an izango da. Egun horretan Telleri-Alde ikastetxean mila parte-hartzailetik gertu elkartzea espero dute antolatzaileek: «Egun hauetan batekin eta bestearekin harremanetan jarriko gara, eta 1.000 parte-hartzailetik gertu elkartzea espero dugu», onartu du Barrosek.
Hilaren 28ko festan, eskubaloi partidak hamabi orduz jokatuko dituzte adin guztietako parte-hartzaileek. Tartean, ordea, bazkaltzeko atsedena hartuko dute, eta bazkari hori ere ahalik eta jendetsuena izateko lanean ari dira. Barrosen esanetan, «eskubaloia maite dugun ehunka lagun elkartuko gara, eta , ziur aski, giro bikaina sortuko da».
Bazkarian izena emateko azken eguna hilaren 24a izango da. Bertara joan nahi dutenek 15 euro sartu beharko dituzte Kutxako kontu korronte honetan: 2101 0060 0200 121 289 14.
Ereintza Eskubaloia taldea 1959. urtean sortu zen, eta , orduz geroztik, herriko eskubaloiaren erreferentzia izan da. Hilaren 28ko jaialdia Ereintza Elkartearen 50. urteurreneko ospakizunen baitan antolatu dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-10-26
Ipuin kontalariak
Ipuin kontaketa
Lezo, Andreone Udal Liburutegia - 2008-11-19
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.