
Aralar : «Batzar Nagusietan onartutako proposamena urrats garrantzitsua da»
Politika
Batzar Nagusiek Foru Aldundiari dei egin diote zentral termikoa ixteko negoziazio mahaia eratzeko
eihartze aramendia
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Aralar batzarkide taldeak Pasaiako zentral termikoa ixteko negozioazio mahaia irekitzea, eta honek sortzen duen energia ordezkatzeko energia berriztagarrien plantak sortzeko proposamena egin zuen. Proposamen hau Batzar Nagusietan onartu da eta Aralarren ustez proposamena onartu izana «urrats oso garrantzitsua da, Iberdrolarekin batera, erakunde guztiak ordezkatuak egongo diren mahai negoziatzailea irekitzea, zalantzarik gabe, zentralaren itxierarako ezinbestekoa delako».
Aralartik adierazi dutenez, «mahai hori, Jaizkibiaren markoan, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuarekin elkarlanean eratu beharko litzateke».
Horrez gain, erakundeen arteko elkarlanik gabe zentralaren itxiera «ezinezkoa» dela adierazi dute.
Hori esatearekin batera, «alternatibaren zati gisa eta benetako jasangarritasuna lortzearren, energia berriztagarriak planteatzea Gipuzkoa iraunkorra helburu duen edonorentzako berri ona» dela esan du Aralarrek. Horrela, «hitzetatik ekintzetara pasa beharko» dela adierazi dute, «baldin eta markaturiko helburua bete nahi bada».
«Eragin ukaezina»
Donibaneko zentrala orain dela 40 urte baino gehiago ireki zen eta Aralarko kideek esan dutenez, «ordutik hona gure lurraldean izan duen eragina ukaezina da, ukaezina den bezala urteak aurrera joan ahala ez dela garai berrietara egokitu eta zaharkitua gelditu dela. Ondorioz, Pasaiako eta eskualdeko biziberritze integralerako oztopo da, eta bertako biztaleen bizi kalitaterako kaltegarria, isurtzen duen kutsadura mailarengatik». Rebeka Uberak, Aralarreko eledunak, aipatu du «energia berriztagarrien aldeko apustu garbia egiteko ordua» dela eta «hitzetatik ekintzetara pasatzeko badela garaia. Orain arte erakundeek bide horretan ez baitute ausardiaz jokatu».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-10-26
deialdiak
Auzo batzarrak
OIARTZUN, Bizardia Elkartean eta Iturri-Berri Elkartean - 2008-11-20
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.