Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Birgaitzearen aldeko martxa deitu du biharko Elkarteen Koordinakundeak

Gizartea

San Pedrotik abiatu eta Donibanen bukatuko da martxa, aurretik Trintxerpe eta Antxo zeharkatuz

olatz mitxelena

«Birgaitzearen aldeko indarrak metatzeko unea delako». «Une garrantzitsua bizi dugulako, eta beste birgaitze eredu bat posible dela uste dugulako». Aurretik aipatutakoak Pasaiako Elkarteen Koordinakundeko ordezkariek martxaren zergatiak azaltzerakoan botatako argudioak dira. Izan ere, biharko, badiari bira emango dion aldarrikapen martxa deitu baitu Elkarteen Koordinakundeak.

Pasaia bada garaia lelopean badiari bira emateko asmoa agertu dute, «udalerrriaren birgaitzeari lehenbailehen ekin» diezaiotela eskatzeko. San Pedroko Torretik abiatuko dira, 11:00etan. Handik Trintxerperako bidea hartuko dute eta Gernika Plazan egingo dute lehen geldialdia. Martxarako propio landu duten agiria (www.oarsoaldekohitza.info-n osorik) irakurriko dute lehenbizikoz Gernika plazan.

Ondoren, Gomistegirako bidea hartuko dute. Han bira eman eta Eskalerillasetik Antxorako bidea hartuko dute, zati horretan espaloitik. Antxora iristerakoan, barrutiko erdigunera sartuko da martxa, eta Gure Zumardian agiria irakurriko dute bigarrenez.

Antxotik irten eta Donibanera joango dira. Plazara iristerakoan bukatuko da martxa, festa giroan, sardin jatearekin, musikarekin eta sagardoarekin.

Bestelako eredua, herritarren iritzia kontuan hartuko duena

Koordinakundearen arabera, «Pasaiako etorkizuna udalerritik kanpo erabakitzen» ari dira, eta, horregatik, biziberritze prozesuan «pasaitarren protagonismoa» aldarrikatu nahi dute.

«Gure ustez, posible da aurkezten zaigun biziberritze eredua ez den beste eredu bat; posible da eta egingarria da. Soil-soilik, beste eredu horri ekiteko egiazko borondatea behar da», esan dute. Zentzu horretan, «kanpo kairik gabe Pasaiak etorkizunik ez duela» diotenek ezin dezaketela baieztapen hori egin iritzi diote, «badiaren berehalako biziberritzea bera hipotekatzen duela» uste baitute.

«Pasaia bizia, erakargarria, iraunkorra eta modernoa nahi dugu, hain zuzen ere, pasaitarrok zer nahi dugun eta zer ez kontuan hartuko duena», esan dute.

Horregatik guztiagatik, biharko martxa «zabala» izan dadila nahi du Koordinakundeak. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, «baita elkarteetako kide ez direnak ere» eta badiari bira osorik ematen ez bada, zati batean parte hartzeko eskatu dute, norbere barrutian, «Korrikarekin egin ohi dugun antzera» esan dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika


OARSOALDEA, - 2008-11-20

deialdiak

Auzo batzarra
OIARTZUN, Artaso Elkartean - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa