Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

PSE-EEk astelehenean hasiko du zentsura mozioen prozesua Pasaian, Hernanin eta Arrasaten

Politika

Gainontzeko alderdiek 10 eguneko epea dute zentsura mozioa aztertzeko eta babesa eman edo ez erabakitzeko

eihartze aramendia

Gipuzkoako PSE-EEk datorren astelehenean, hilak 9, hasiko du zentsura mozioen prozesua Pasaiako, Hernaniko eta Arrasateko udaletan. Horrela, udal hauetako PSE-EEko ordezkariek gainontzeko alderdi politikoei 10 eguneko epea eman diete prozesua babesteko, «horrela egoki ikusten badute», adierazi dute PSE-EEtik.

Atzo goizean Donostian izandako agerraldian, Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi zuen aipatutako udaletan «formazio sozialistari» dagokiola mozioa aurkeztea; «izan ere, bigarren indarra baita». Honekin PSE-EEk «bere konpromisoak betetzen» dituela aipatu zuen.

Arriolaren ustez, mozio etikoak eztabaidatu ondoren «hurrengo pausua emateko garaia iritsi da», eta zentsura mozioak aurkeztea «jarraipen logikoa da». Hori dela eta, ordezkari sozialistek gainontzeko alderdi politikoei zentsura mozioak aurkeztuko dizkiete eta hamar eguneko epea eskaini diete «beren erabakia hausnartzeko denbora nahikoa eta arrazoizkoa» delakoan.

Gehiengo absolutua beharrezkoa

Zentsura mozioa aurkezteko eta aurrera ateratzeko Udalbatzako kideen gehiengo absolutua beharrezkoa da. Beraz, hau lortuz gero, udal erregistrora pasatuko dira mozioak, udalbatzarrean eztabaidatu ahal izateko. Arriolak, bestalde, EAJrengan «konfidantza osoa» du, jeltzaleek «konpromiso argia» erakutsi baitute mozio etiko-etan.

Zentsura mozioen aurkezpena «alkatetzarako hautagai alternatiboa» denak aurkeztu beharko duela adierazi du Arriolak. PSE-EEren aldetik, «hautagaiak» hauek izango dira: Pasaian Izaskun Gomez, Hernanin Jose Ramon Chica eta Arrasaten Paco Garcia Raya.

«Esker hitzak»

Pasaiako PSE-EEk helarazitako komunikatuan Bixen Itxasok «sufritu zituen erasoak eta udalbatzarrean zinegotziek jasan genituen irain eta mehatxuak» aipatzen ditu. Adierazpen hauek «gure konpromisoekin jarraitzeko estimulu» direla adierazi du. Komunikatu berean azaldu dutenez, «Pasaiako sozialistok ez genuen mozioa aurkeztu etika ikasgairik inori emateko, helburua gure adiskidearen oroimena ohoratzea izan da, besterik gabe».

 

bixen itxaso zinegotziak jarritako salaketa



Hainbat hedabidek Bixen Itxasok, PSE-EEko zinegotziak eta Pasaiako alkate ohiak, Ertzaintzan salaketa aurkeztu duela argitaratu dute. Hainbat hedabidek aipatzen dutenez, salaketa mozio etikoa eztabaidatzeko egin zen udalbatzarra eta hurrengo egunean (hilak 3, asteartea) jarri zuen Itxasok, baina hurrengo egunera arte ez zuela aurkeztu adierazi dute.

Salaketa aipatutako udalbatzarrean izan ziren gertaeren ondorioz jarri du Bixen Itxasok.

Dena den, PSE-EEko prentsa bulegotik egunkari honi jakinarazi diotenez, «Ertzaintzak zabaldu duen oharra da, guk ez dugu baieztatuko, ezta gezurtatuko ere». Salaketa «erasotu zionari» zuzenduta dagoen ala ez ere ez dakite PSE-EEn.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Itsas Mendi Elkarteak Gabonetako loteria salgai jarri du
PASAIA, Donibanen - 2008-10-18

deialdiak

Auzo batzarra
OIARTZUN, Artaso Elkartean - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa