Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek atzo ekin zieten ikasturte bukaerako emanaldiei. Kontzertu pedagogikoek eman zioten hasiera; Herri Eskolako ikasleak izan zituzten entzule

Musikarekin, irakatsiz

Alain maya

Urduri hasi zuten emanaldia Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek, baina denborak aurrera egin ahala, eroso sentitu ziren Gezala Auditoriumeko oholtzan, eta saio ederra eskaini zuten.

Erosotasun hori lortzeko ikusleek izan zuten erru apur bat. Lezo Herri Eskolako ikasleak izan zituzten butaketan adi-adi entzuten. Xanti Espina, Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendaria aurkezle lanetan aritu zen, eta honek haurren parte-hartzea bultzatu zuen behin eta berriz, eta erantzuna ona izan zen. Herri Eskolako haurrek gogoz kantatu zituzten musika ikasleek jotako doinuak.

Kontzertu pedagogikoa zen atzokoa, horregatik zen horren garrantzitsua ikusleen parte-hartzea. Musikarekin irakatsi ere egin daitekeela erakutsi zuten atzo.

Hiru emanaldi

Tronpeta; oboea; txistua; saxofoia; trikitixa; panderoa; kitarra; tuba; tronboia; biolontxeloa eta kantu ikasleek hartu zuten parte atzoko emanaldietan. Hiru izan ziren. Lehena, 11:00etan, bigarrena, 11:45ean, eta azkena, 18:00etan.

18:00etako emanaldian oboe, biolentxeloa eta orkestra entzuteko aukera izan zuten ikusleek. Irma Aseginolaza, Iñaki Alberro eta Estanis Karreraren ikasleek eskaini zuten emanaldia. Karreraren zuzendaritzapean, besteak beste, Beatles taldean Let it be edo Bizeten Carmen jo zituzten.

Haurrak, kontzertua eskaintzeko irrikitan

Urtean zehar ikasitakoa taularatu zuten ikasleek. «Horrenbeste entseatu ondoren, jendaurrean ikasitakoa erakusteko irrikitan egoten dira haurrak», azaldu zuten Musika Eskolako arduradunek.

Ikasturte bukaerako kontzertuek asteartera arteko etena izango dute orain. Klarinetea eta tronboia jotzen duten ikasleen txanda izango da orduan, 18:00etan, Musika Eskolan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Santa Zeziliako kontzertua
OIARTZUN, Aialde kalea eta Doneztebe plaza - 2008-11-21

deialdiak

Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa